
Christoph Sietzen perkusioaren izarra izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean
Perkusiojole austriar gazteak askotariko errepertorioa proposatuko du, Piazzolla, Xenakis eta Miki bezalako autoreen obrekin, eta Euskadiko Orkestraren perkusio-saileko hiru kideren konpainia izango du eszenatoki gainean. Kontzertua larunbat honetan izango da, martxoak 15, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak bukatu egin dira.

Herritarren abesbatza bat Kursaaleko eta Euskaldunako eszenatokira igoko da Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko hurrengo kontzertu-programan
Zozketa bidez aukeratutako 120 lagunek bi hilabetez entseatu dute Miramonen, Verdiren ‘Va, pensiero’ eta ‘Ijitoen korua’, eta Sorozabalen ‘Maite’ interpretatzeko Euskadiko Orkestrarekin batera.
‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren emaitza aurkeztu ondoren, orkestrak Glanerten ‘Perkusiorako Kontzertua’, Christoph Sietzen bakarlariarekin, eta Brahmsen ‘2. Sinfonia’ eskainiko ditu.
Kontzertuak martxoaren 13an eta 17an izango dira Donostian, eta martxoaren 15ean Bilbon. Sarrerak 10 eta 40 euro artean daude salgai.

Pascual Aldave musikagile nafarra gogora ekarriko du Euskadiko Orkestrak Iruñeko hurrengo kontzertuan
Euskadiko Orkestrak, Iruñeko Orfeoiak eta Juan Laboreria baritonoak Lesakako konpositorearen obra katedralaren, ‘Akelarre’-ren, ‘3. eta 4. euskal rapsodiak’ interpretatuko dituzte otsailaren 28an Baluarten. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Martxoaren 22ra atzeratu da larunbat honetarako aurreikusita zegoen Miramongo Matinéea
Ensemble Éclatantek ‘Ametsak eta sekretuak’ izeneko kontzertuari eutsi dio data berri honetan, Schubert eta Ravelen lanekin.

H.E.C. laukotea izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean
Euskadiko Orkestraren hari-sekzioko hiru musikariz eta pianojole batez osatutako taldeak Saint-Saëns eta Bonisen obra bana interpretatuko du larunbat honetan, otsailak 22, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

2.300 ikaslek ‘Ilargiari kantari’ haurrentzako ikuskizunaz gozatuko dute egunotan Miramonen
Gipuzkoako 20 udalerritako 3 eta 6 urte bitarteko ikasleak Miramonetik igaroko dira otsailaren 12tik 20ra Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloko ekoizpen hau ikustera.
Ikuskizuna familiei irekiko zaie larunbatean, otsailak 15, 11:00etan eta 12:30ean, Miramonen. Sarrerak bukatuta.