Osteguna 13 Otsaila, 2025

2.300 ikaslek ‘Ilargiari kantari’ haurrentzako ikuskizunaz gozatuko dute egunotan Miramonen

2.300 ikaslek ‘Ilargiari kantari’ haurrentzako ikuskizunaz gozatuko dute egunotan Miramonen

Gipuzkoako 20 udalerritako 3 eta 6 urte bitarteko ikasleak Miramonetik igaroko dira otsailaren 12tik 20ra Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloko ekoizpen hau ikustera.

Ikuskizuna familiei irekiko zaie larunbatean, otsailak 15, 11:00etan eta 12:30ean, Miramonen. Sarrerak bukatuta.

Musika Gelaren 24/25 Denboraldiko bigarren programa aste honetan eta hurrengoan egingo da, 20 udalerritako 2.300 ikasle baino gehiagori zuzendutako Eskola Kontzertu ugarirekin: Altzo, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Berrobi, Deba, Errenteria, Gabiria, Idiazabal, Lasarte, Legazpi, Lizartza, Mendaro, Oiartzun, Olaberria, Tolosa, Zarautz, Zegama eta Zestoa. Gainera, bi Musika Familian kontzertu programatu dira larunbat honetan Miramonen, eta otsailaren 2an familiei zuzendutako beste bi kontzertu ere eman ziren Gasteizko Garcia Lorca Antzokian.

Amona abeslari bati eta haren oroitzapenei jarraituz, euskal herri-musikaren hainbat melodia jorratuko dira Ilargiari kantarin, baita gizakiek ilargia lehenbizikoz zapaldu zuten garai bikaineko abesti ospetsuak ere. Mikel Cañadaren —Musika Gelaren koordinatzailearen— gidoia duen eta Ana Egiazabal aurkezleak gidatuko duen ikuskizun honetan, ganbera-talde batek Aita Donostia, Guridi, Puccini eta Morricone bezalako musikagileen lanez osatutako askotariko errepertorioa interpretatuko du. Ganbera-taldea hiru musikariz osatuta dago, eta horietatik bi Euskadiko Orkestraren kideak dira: Amaia Asurmendi (biolina) eta Igor Arostegi (perkusioa). Amaia Zipitriak osatuko du hirukotea pianoan. Horrez gain, lehendabizikoz Musika Gelan, taldeak Ainhoa Lopez de Munain gasteiztarraren ahotsaren akonpainamendua izango du.

3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako Musika Familian kontzertuak izango dira larunbatean, otsailak 15, 11:00etan eta 12:30ean Miramonen. Bigarrena saio lasaia izango da; saio lasaiak familia guztientzat daude irekita, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familientzat zein halako kiderik ez dutenentzat. Kontzertu hauetarako sarrerak bukatu egin dira.

 

 

ARTIS+, artea gizarteratzeko

 

Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.

 

Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bide

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Urria

1 Og
2 Or
3 Lr
4 Ig
5 Al
6 Ar
7 Az
8 Og
9 Or
10 Lr
11 Ig
12 Al
13 Ar
14 Az
15 Og
16 Or
17 Lr
17 urria, 2026 Larunbata, 12:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
17 urria, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Ig
19 Al
20 Ar
20 urria, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Az
22 Og
23 Or
23 urria, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Lr
24 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 2. Matinéea: H.E.C. Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
2. Matinéea: H.E.C.
25 Ig
26 Al
26 urria, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ar
28 Az
29 Og
30 Or
31 Lr
31 urria, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
3. Matinéea: Ensemble Diatessaron