Max Bruch: Kol Nidrei
Ludwig Van Beethoven: 5. Sinfonia
Richard Wagner: Parsifal. Preludioa
Zuriñe F Gerenabarrena: Lorratz
Piotr Ilitx Txaikovski: 4. Sinfonia
Modest Musorgski: Gaua mendi gorrian
Frontispice
Musika Gela
Musika Gelaren Denboraldi berriak 40 jarduera baino gehiago ditu Musika Familian Kontzertuak, Eskola Kontzertuak eta Tailerrak barne hartuta, eta bere ohiko erritmoa berreskuratu du pandemiaren ostean, ekoizpen propioko lau proposamenekin.
Informazioa
Musika Gela zikloaren 22-23 Kontzertu Denboraldiak 40 jarduera baino gehiago ditu Musika Familian Kontzertuak, Eskola Kontzertuak eta Tailerrak barne hartuta, eta bere ohiko erritmoa berreskuratu du pandemiaren ostean, ekoizpen propioko lau proposamenekin.
Gure publiko gazteenarentzat Ondinaren Magia izeneko kontzertu bat diseinatu dugu, musika eta magia uztartzen dituena maitagarrien eta ondinen abenturen kontakizun original baten bidez. Living Room Music perkusio-instrumenturik gabeko perkusio-kontzertuak —bi aldiz atzeratu behar izan zenak— konfinamendura eramango gaitu umorearen bidez krisi garaian giza sormenari balioa emateko. Ondoren, Boléro kontzertu sinfonikoa etorriko da, eta bertan gure ikasleek historiako crescendorik ospetsuenaz gozatzeko aukera izango dute, baita kontzertu honetarako bereziki sortutako koreografia batean parte hartzekoa ere. Eta, azkenik, Elkarrekin Sortu, adin guztietarako kontzertu berritzailea, non publikoa entzungo ditugun musiken funtsezko parte izango den.
Guztira berrogei kontzertu elkarrekin gozatzeko, alaitasuna eta sormena transmititu nahi dituen Denboraldi batean, Euskadiko Orkestrako musikarien eskutik.
Kontzertuak eta Sarrerak
Miramongo Matinéeak
Miramongo Matinéeek hiru hamarkada baino gehiago daramatzate Euskadiko Orkestraren programazioan kalitatezko musika alternatiba bat eskaintzen.
Informazioa
Formatu txikiago, intimo eta hurbilago batean, orkestraren ganbera-musikako zikloak harribitxi musikalak aurkezten ditu hitzorduz hitzordu, Miramonera hurbiltzen direnen gozamenerako. Euskadiko Orkestraren hari-sekzioko taldeek zikloaren programazioaren zati handi bat hartu ohi dute, eta Denboraldi hau ez da salbuespena izango horretan. Hala ere, formatu horretatik aldentzen diren proposamenak ere ikusiko ditugu. Esate baterako, Euskadiko Orkestraren perkusio-sekzioak etxeko elementuekin egindako perkusio-ikuskizunari ekingo dio berriro, Living Room Music. Musika Gela hezkuntza zikloan hain modu arrakastatsuan estreinatu zen ekoizpen hau ezin izan zen aurkeztu Matinéeetako pasa den denboraldian pandemiaren ondorioz. Aipatzekoa da, halaber, lurraldeko bi abesbatza izango direla kontzertu banatan: Akelarre Abesbatza eta Vocalia Taldea. Proposamen horiek guztiek menu erakargarri bat osatzen dute, eta bertan edonork aurki dezake bere altxor berezi eta propioa.
Babeslea: Kutxa Fundazioa
