Musika Gela 2019/20

Musika Gela

Kondairazko bidaia eta maitasunak proposatzen dizkizuegu musika epikoen bidez Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hezkuntza-zikloaren 19/20 Denboraldian.

Informazioa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hezkuntza-ziklo Musika Gelaren baitan lau produkzio propio aurkezten ditugu Denboraldi honetan: Mozart, Nannerl eta lagunak; Urrutiko lurraldeak; Ekomusik; eta Maitasun epikoak.

Orkestraren 19/20 Denboraldiko leitmotivaren —Bidaia ezezagunean barrena— ildotik, kondairazko bidaia eta maitasunak proposatzen dizkizuegu musika epikoen bidez, besteak beste: Griegen Peer Gynt edo bidean galdu ziren beste musika batzuk, Maria Anna Mozart konpositorearen obrak, austriar egile ezagunaren ahaztutako arrebarenak, alegia. Musikaren eta ekologiaren arteko harremanak begirada ezberdinen bidez arakatzearen aldeko apustua ere egingo dugu mundu garbiago baten aldarrikapenarekin bat egiteko asmotan.

Musika Gelak tinko darrai inguruko erakundeekin elkarlanean. Lankide ditu Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Donostiako Udaleko Hezkuntza Atala, Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Kursaal Eszena, El Diario Vasco eta Fevas-Plena Inclusión Euskadi.

Kontzertuak eta Sarrerak