Musika Gela 2021/22

Musika Gela

Euskadiko Orkestraren hezkuntza-zikloak ere bere egiten ditu 21/22 Denboraldirako gure orkestraren lema osatzen duten baikortasun, aurkikuntza eta musika onaren kontzeptuak.

Informazioa

Hiru dira Musika Gelaren Denboraldiaren proposamenak. Lehena Euskadiko Orkestra Cirkus izango da, gure publiko gazteenari zuzendutako kontzertu-ikuskizuna. Alaitasun eta fantasiazko eztanda izango da, musika dibertigarrien eta zirkuaren magiaren bidez. Gure orkestrako musikari-talde batek interpretatuko du eta arte eszenikoetako hainbat artistaren laguntza izango du. Urtarrilean Living Room Music iritsiko da, eta lau perkusiojolek eta aktore batek munduko edozein hiritako apartamentu batera eramango gaituzte bertan, konfinamenduari umore-ukitua emateko eta edozein objekturekin musika sortzea posible dela erakusteko. Perraulten Botadun katua lanarekin emango diogu amaiera Denboraldiari. Literatura unibertsaleko klasiko honek Luis XIV.aren gorteko giroan murgilduko gaitu ikuskizun bisual eta poetiko baten bidez, formatu handiko eta musika barrokoko antzerki victoriarrarekin.

Kontzertuak eta Sarrerak