Musika Gela 2024/25

Musika Gela

Orkestraren programazioan aspaldidanik erabat sustraituta dagoen hezkuntza-ziklo hau herritarrei, oro har, eta gazteei, bereziki, musika gerturatzeko helburuarekin jaio zen.

Informazioa

Musika Gela indartsu dator Denboraldi honetan, inoiz baino jarduera gehiagorekin: 70 baino gehiago. Orkestraren programazioan aspaldidanik erabat sustraituta dagoen hezkuntza-ziklo hau herritarrei, oro har, eta gazteei, bereziki, musika gerturatzeko helburuarekin jaio zen.

Zikloak lau ekoizpen propio izango ditu Denboraldi honetan: Misterioa, Ilargiari kantari, Musika tantak eta Logelan logale. Ekoizpen horiek Eskola Kontzertuak eta Musika Familian formatuan aurkezten dira, eta zikloaren ardatz nagusia dira. Baina, horrez gain, Musika Gelak FEVASekin egindako tailerrak zabalduko ditu Denboraldi honetan, Entsegu Irekiekin jarraituko du, eta Durangoko Musika Hamabostaldirako Pantomima pasa den denboraldiko ekoizpen propioa berreskuratuko du.

Musika Gela ziklo osoa ARTIS+ ekimenaren parte da. Mugaz gaindiko Europako lankidetza-proiektu honek helburu du kultura-ekipamenduen irisgarritasuna hobetzea bazterketa-arriskuan dauden biztanle-taldeentzat, dela desgaitasunagatik, dela arrazoi sozialengatik.

Ildo beretik, Musika Gelaren programazioa Gertu Kulturaren parte da orain, hau da, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek kultura eskura izan dezaten laguntzeko elkartu diren kultura-programatzaileen sarearen parte.

Kontzertuak eta Sarrerak