Ostirala 29 Urtarrila, 2010

AIRE, HODI ETA TUBAK

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Musika Familian 1. kontzertua.
"AIRE, HODI ETA TUBAK"

Tuba izango du instrumentu protagonista Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Hezkuntza Departamentuak Gasteizko denboraldi berrirako proposatuko digun lehenengo kontzertu didaktikoak. Gasteizko Udalarekin koprodukzioan, lehenengo Musika Familian kontzertu honetan Tuba jauna izango da metalezko haize-instrumentuen familiako musika-tresna honen soinu eta ezaugarriak ezagutaraziko dizkigun pertsonaia. Kontzertua urtarrilaren 30ean izango da, Principal Antzokian eta eguerdiko 12etan.

Tuba oso instrumentu ezezaguna da, tinbre berezia du eta baita nortasun propioa ere, horregatik eskatzen du bere toki propioa musikaren historian. Guzti honen berri emateko Mikel Cañada, Euskadiko Orkestraren Hezkuntza Departamentuko koordinatzailea egun Euskadin dauden tubajolerik onenez eta instrumentu honetarako idatziriko musika ederrenaz baliatu da. Ordubeteko saio honetan Oscar Abella, EOSeko tuba bakarlaria, Musikeneko tuba irakaslea eta bertako tuba laukotea ariko dira instrumentu honen ezaugarri eta bitxikeriak ezagutzera ematen. Horrela jakingo dugu instrumentu hau "potoloa, soinu eder eta musikaren historiako partaidea dela".

Kontzertua baino lehenxeago Sentsibilizazio Tailerra izango da. 10.45etan hasiko da Principal Antzokiko Foyer-ean eta ondoren eskainiko den musika emanaldirako prestatuko ditu entzuleak. Ez dute inolako prestakuntzaren beharrik, doakoak dira eta kontzerturako sarrera bat eskuratu duen edonorentzat irekiak daude, haur, gazte zein guraso. Plaza-kopurua mugatua da (30 pertsona). Inskripzioak Principal Antzokiko leihatilan (945 16 10 45).

Sarrerak: 6 €
SARREREN SALMENTA: Telefonoz (945 16 10 45), Servital kutxazain automatizatuak, wwww.vitoria-gasteiz.org, www.cajavital.es eta Principal Antzokiko Leihatilan.

FITXA ARTISTIKOA:
Vitoria-Gasteiz
Larunbata, 2010eko urtarrilak 30, 12:00etan
Principal Antzokia
EOS eta Gasteizko Udalaren koprodukzioa
Lankide: Musikene
Ideia eta gidoia: Mikel Cañada, Hezkuntza Departamentua
Aurkezpena eta perkusioa: Iñaki Telleria
Interpreteak: Óscar Abella, EOSeko tuba bakarlaria
Luis Gimeno, Musikeneko tuba irakaslea
Musikeneko tuba laukotea: Miguel Ángel Ricondo, tuba tenorea; Pascual Gutiérrez-Solana, tuba baxua; Cristian Pérez eta Luis Alberto Sobrado, tuba kontrabaxua eta helikoia.

Egitaraua
• J. BRAMHS (1833-1897): Danza húngara nº 5
• J.B. BOISMORTIER (1691-1755): Allemande
• MELODÍA POPULAR
• IMPROVISACIÓN AL VIBRÁFONO
• T.L. de VICTORIA (1548-1611): Motete "O vos Omno"
• J. STEVENS (1951): Danzas
• G.W. LOTZENHISER (arr. David Yácer): Tubumba
• J. OFFENBACH, (1819-1880): Orfeo en los infiernos. Can Can
• W.A. MOZART (1756-1791): Marcha turca

Informazio gehiago

Esku-egitaraua
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea