Osteguna 16 Otsaila, 2017

"Ena haize maitea" eta "Romeo eta Julieta", Musika Gelaren bi proposamenak Eskola Kontzertuetarako

Eskola Kontzertuen bi txanda izango dira. Lehenbizikoa abian da jada, otsailaren 14tik 21era, Orkestraren Miramongo egoitzan. Egunotan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenbiziko zikloko (2tik 6 urtera) 2.000 haurtxo bertaratuko dira "Ene haize maitea" ikuskizunaz gozatzera. Esate baterako, gaur Zubieta, Oiartzun eta Donostiako 300 haurtxo etorri dira, eta bihar Zerain, Olaberria, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Idiazabal zein Donostiako haurren txanda izango da.

"Ene haize maitea" ekoizpenak erakusten digu bizitzeko ezinbesteko dugun aireak gure egunerokotasunean beste zenbat egoerekin harremana duen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako haize-metal boskote batek, klake dantzari batek (Larraitz Ugartemendia), perkusiojole batekin (Anthony Lafargue, EOSeko kidea halaber) eta aurkezlearekin batera (Ana Eguiazabal), denek elkarrekin jolas egingo dute txikitxoenek aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten. Aukeratutako jolasa eta irakaspenak uztartuko dituen topaketa horretarako hautatu diren musiken artean daude egile klasikoen piezak (Mozart, Brahms, Strauss edo Saint-Saëns), jazz pieza ahaztezinak ("Am I blue?" eta "My baby just cares for me") eta jada zinerako musikaren historia bilakatu diren melodiak ("The Mission" ete "Indiana Jones").

Ondoren, martxoaren 8 eta 9an, Kursaal Auditoriumak berean hartuko du berriz ere "Romeo eta Julieta" txotxongilo eta orkestra sinfonikorako ikuskizuna; 8 eta 18 urte bitarteko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 4.200 ikasletik gora izango dira bi emanaldi horietan izango direnak. Eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra eta Per Poc txotxongilo konpainia (www.perpoc.com), Orkestrarekin estreinakoz ariko den Benjamin Levyren zuzendaritzepean (www.benjaminlevi.fr). Elkarrekin ikuskizun bilakatuko dute, Shakespearerek sortutako intransigentziaren zein aurreiritzien tragedia ezagutu zuenean, Prokofievek irudikatutako edertasuna eta indarra. Per Poc konpainiako kideek zera diote euren txotxongiloen inguruan: "Erraldoiak dira, baina, aldi berean, arinak. Ehundurak eta koloreak aurpegierari gainjartzen zatzaie. Zenbait unetan amets bateko izakiak dira, amets gaizto batekoak bestetan.

Euskadiko Orkestrak Gipuzkoako Batzar Nagusien eta Donostiako Udalaren Hezkuntza Atalarekin lankidetzan antolatzen ditu Eskola Kontzertuak.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea