Asteartea 19 Abuztua, 2014

Euskadiko Orkestra Jun Märklen zuzendaritzapean ariko da Musika Hamabostaldian

Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan, abuztuaren 22 ostiralean, Euskadiko Orkestrak kontzertu sinfoniko bat eskainiko du bere musika aholkulari Jun Märkl maisuaren gidaritzapean. Egitarauan, José María Usandizagaren "Las Golondrinas" drama lirikoko "Pantomima", Robert Schumannen 3. Sinfonia, "Renaniarra" deritzona; eta, bigarren zatian, Ludwig Van Beethovenen "Egmont" obra. Kursaaleko eszenatokian, Orkestrak Raquel Lojendio sopranoa eta narratzaile ariko den Alex Brandemühl aktorea izango ditu lagun.

Hau izango da Jun Märklek, musika aholkulari izendatua izan zenetik, Orkestra zuzenduko duen lehenbiziko aldia.

Euskadiko Orkestrak honenbestez osatuko du bere jarduna sortu zenetik hain gertukoa duen Donostiako Musika Hamabostaldiaren 75. edizio honetan. Izan ere, 1982 urtean sortu zenetik, Orkestra urtero aritu da jaialdi honetan. 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar