Osteguna 31 Martxoa, 2011

Euskadiko Orkestra Miramongo Matinéetan

Euskadiko Orkestra Miramongo Matinéetan
Oraingo honetan, Orkestrak datorren astean Gasteiz eta Iruñean, Abonu-Denboraldiaren baitan, eta ondoren Akitainian barrena burutuko duen biran eskainiko duen egitarauaren entsegua izango da.

Larunbat honetan, apirilaren 2an, Miramongo Matinéeak zikloa Euskadiko Orkestraren jarduerara zabaldutako espazio bilakatuko da beste behin. Oraingo honetan, Orkestrak datorren astean Gasteiz eta Iruñean, Abonu-Denboraldiaren baitan, eta ondoren Akitainian barrena burutuko duen biran eskainiko duen egitarauaren entsegua izango da. Cadaqués-ko Orkestraren Nazioarteko Zuzendari Lehiaketa ospetsuan garaile eta Txileko Orkestra Nazionalaren zuzendari titular Michal Nesterowicz-en zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestrak Luis Esnaola biolinjotzailea izango du bakarlari gonbidatu.

Miramongo Matinéea kontzertu bat nola prestatzen den ezagutzeko aukera bikaina izango da, Euskadiko Orkestrako musikariek, oraingoan Michal Nesterowicz poloniarrak zuzendurik, beren banakako lana uztartu eta bateratutako emaitza lortzeko nola jarduten duten ezagutzeko aukera.

Entsegu ireki honek hizpide izango duen egitarauak Witold Lutoslawski, Henryk Wieniawski eta Antoni Dovrák-en obrak biltzen ditu, "Taupada bateratuak" izenburupean. Izan ere, Juan Manuel Viana musika-kritikoaren aburuz, oinarri folklorikoaren taupadak nabariak dira Dvorák-en "aro eslabiarra"ren sintesi den Seigarren Sinfonian, Wieniaswkik Pablo Sarasate nafarrari eskainitako 2. Kontzertuan eta baita Lutoslawskiren Suite Txikian ere.

Euskadiko Orkestrak lehenbiziko aldiz egingo dio aurre Wieniawskiren Biolin eta orkestrarako 2. kontzertuari eta, era berean, Orkestrarekin estreinakoz arituko den Luis Esnaola biolinjotzailea izango du lankide. Musikari gazte honek hamar urterekin egin zuen debuta Cincinattiko Orkestrarekin, Jesús López Cobos maisuak zuzenduta eta hamalau urterekin Pablo Sarasate Nazioarteko Lehiaketan saritua izandako musikari gazteena bilakatu zen. Egun sarritan aritzen da, besteak beste, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin lankidetzan.

Kontzertu honetarako sarrerak webgune honetako Sarrerak Erostea atalaren bidez, Servikutxa eta Telekutxaren bidez (943 00 12 00) eta larunbatean 10.30etatik aurrera Egoitzako leihatilan eros daitezke.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea