Asteartea 14 Iraila, 2021

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bost kontzertu eskainiko dituzte urriaren 20tik azaroaren 5era

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bost kontzertu eskainiko dituzte urriaren 20tik azaroaren 5era

Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian kontzertu banatan aurkeztuko dute elkarrekin bi euskal taldeek Elkar diskoetxepean argitaratuko den eta euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa. Dagoeneko salgai daude kontzertu guztietarako sarrerak 10 eurotik 26 eurora bitarteko prezioan.

Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren ‘KlasikAT’ egitasmoaren baitan aurkezten da.

 

Apiril amaieran Miramonen lehen entseguak egiten hasi zirela iragarri zenetik, grabazioaren fase guztiak bete dituzte eta dagoeneko prest daude Euskadiko Orkestra eta Kalakan euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa argitaratu eta ezagutzera emateko. Elkar diskoetxearen zigilupean kaleratuko da lana urrian, eta zuzenean aurkeztuko dute Euskal Herrian barrena bost kontzertutan: urriaren 20an Iruñeko Baluarte Auditoriumean (19:30); urriaren 21ean Gasteizko Principal Antzokian (19:30); urriaren 22an Bilboko Arriaga Antzokian (19:30); urriaren 23an Donibane Lohizuneko Jai Alaien (20:00); eta azaroaren 5ean Donostiako Kursaal Auditoriumean (19:30).

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude 10 eta 26 euro bitartean euskadikoorkestra.eus webgunean, baita aretoen webgune eta leihatiletan ere.

 

 

Euskal musika tradizionala oinarri duen proiektua

 

Kalakan eta Euskadiko Orkestraren arteko elkarlan honen muina euskal musika tradizionala da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia.

Hirukoteak argitaratu dituen hainbat kanta orkestraren mintzairara ekarri ditu Jagoba Astiazaran konpositoreak, tartean, euskal kantagintzan aski ezagun diren Iruten ari nuzu edo Kantuz. Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena dute, txalaparta, txirula edo alboka esaterako, zeintzuk beste instrumentuekin batera orkestran txertatu diren.

Horretaz guztiaz gain, Xalbador eta Bilintx bertsolarien hainbat hitz jaso dira, propio proiektu honetarako sortu diren pieza batzuetan, baita Mikel Laboa eta Joxean Artzeren Txoria txori kantaren bertsio guztiz ezberdin bat ere.

 

 

Diskoko kantak

 

  1. KLKN (Kalakan). Erabateko estreinaldia.
  2. Andria alargune (Herrikoia / Kalakan)
  3. Iruten ari nuzu (Herrikoia)
  4. Rebeleon (Herrikoia / Kalakan)
  5. Loriak udan (Herrikoia / Bilintxen hitzak). Erabateko estreinaldia.
  6. Bereterretxeren Kantoria (Herrikoia / Kalakan)
  7. Ikusten duzu goizean (Herrikoia /Jean-Baptiste Elissambururen hitzak). Erabateko estreinaldia.
  8. Montebideoko berriak (Herrikoia / Kalakan)
  9. Egun bakea zutaz (Herrikoia / Xalbadorren hitzak). Erabateko estreinaldia.
  10. Txoria Txori (Mikel Laboa / Joxean Artze)
  11. Belatzarenak (Kalakan)
  12. Kantuz / Sagarra jo (Herrikoia / Kalakan)

 

Kontzertuetan diskoko kanta hauek interpretatzeaz gain, beste hainbat sorpresa ere eskainiko dituzte Kalakanek eta Euskadiko Orkestrak.

 

 

Kontzertuak

 

  • Urriak 20, asteazkena (19:30), Iruña, Baluarte.
  • Urriak 21, osteguna (19:30), Gasteiz, Principal.
  • Urriak 22, ostirala (19:30), Bilbo, Arriaga.
  • Urriak 23, larunbata (20:00), Donibane Lohizune, Jai Alai.
  • Azaroak 5, ostirala (19:30), Donostia, Kursaal.

 

 

Prezioak

 

  • Iruña: 18<25€
  • Gasteiz: 18<25€
  • Bilbo: 10<25€
  • Donibane Lohizune: 10<26€
  • Donostia: 18<25€

Aipatutako prezioen gainean Euskadiko Orkestraren abonatuek %25erainoko deskontua izango dute kontzertuen sarreretan, Donibane Lohizunen izan ezik.

 

 

KlasikAT: Kalakanen jauzia esparru sinfonikora

 

Diskoa eta aurkezpen-kontzertuak barne hartzen dituen proiektu honetan Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayek osatzen duten hirukoteak esparru sinfonikora jauzi egin du Euskadiko Orkestraren eskutik eta Juanjo Oconen zuzendaritzapean. Grabazioa osatzen duten euskal tradizioko hamabi kanten orkestrarako moldaketak Jagoba Astiazaranek egin ditu.

Proiektu hau orkestrak hainbat urtez abian izan duen KlasikAT ekimenaren baitan kokatzen da. Duela bi hamarkada baino gehiagotik egitasmo honen bidez Euskadiko Orkestrak apustu irmoa egin du ohiko errepertorioetatik haratago doazen beste generotako musika-ekoizpenaren alde. Besteak beste, esparru sinfonikokoak ez diren honako artistekin egin du lan orkestrak: Benito Lertxundi, Golden Apple Quartet, Michel Camilo, Emilio Aragón, Kepa Junkera, Mike Oldfield, Ken Zazpi, Dr. Deseo, Zea Mays, Huntza eta Izaro.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 azaroa, 2021 Osteguna, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Euskadiko Orkestra Cirkus Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Euskadiko Orkestra Cirkus
19 Or
20 Lr
20 azaroa, 2021 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak ABAO: Cavalleria Rusticana / Pagliacci Bilbao/Bilbo
ABAO: Cavalleria Rusticana / Pagliacci
21 Ig
22 Al
23 Ar
23 azaroa, 2021 Asteartea, 19:30 h.
Bestelako jarduerak ABAO: Cavalleria Rusticana / Pagliacci Bilbao/Bilbo
ABAO: Cavalleria Rusticana / Pagliacci
24 Az
25 Og
25 azaroa, 2021 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Euskadiko Orkestra Cirkus Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Euskadiko Orkestra Cirkus
26 Or
26 azaroa, 2021 Ostirala, 19:30 h.
Bestelako jarduerak ABAO: Cavalleria Rusticana / Pagliacci Bilbao/Bilbo
ABAO: Cavalleria Rusticana / Pagliacci
27 Lr
27 azaroa, 2021 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Arima Boskotea Donostia / San Sebastián
5. Matinéea: Arima Boskotea
27 azaroa, 2021 Larunbata, 19:00 h.
Bestelako jarduerak Durango: Mozart, Nannerl eta Lagunak Durango
Durango: Mozart, Nannerl eta Lagunak
28 Ig
29 Al
29 azaroa, 2021 Astelehena, 19:30 h.
Bestelako jarduerak ABAO: Cavalleria Rusticana / Pagliacci Bilbao/Bilbo
ABAO: Cavalleria Rusticana / Pagliacci
30 Ar