Osteguna 18 Apirila, 2013

Euskadiko Orkestrak Madrilgo Auditorio Nazionalean kontzertu bat eskainiko du apirilaren 20an

Euskadiko Orkestrak Madrilgo Auditorio Nazionalean kontzertu bat eskainiko du apirilaren 20an
Miguel Ángel Gómez Martínezek zuzenduta, Josu De Solaun pianojotzailea ariko da bakarlari gonbidatu. Ondoren programa bera Abonu Denboraldian eskainiko du.

Joan zen astean Bordeleko Auditorioa Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestraren denboraldian emanaldi bikoitzarekin estreinatu ondoren, aste honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Madrilera bidaia egingo du. Apirilaren 20 larunbatean kontzertu bat eskainiko du bertoko Auditorio Nazionalean, Unibertsitate Politeknikoaren kontzertu-zikloaren baitan. Miguel Angel Gómez Martínezek zuzenduta, Orkestrak Beethovenen inguruko egitarau monografikoa interpretatuko du, Josu De Solaun pianojotzailea bakarlari gonbidatu izango duen Pianorako 5. kontzertua, "Enperadorea" barne. Egitarau hau bera Iruña, Gasteiz eta Bilbon eskainiko du ondoren, Abonu Denboraldian.

Auditorio Nazionalera zazpigarren bisitaldia. 1989an Gabriel Chmuraren zuzendaritzapean Auditorio Nazionalean debuta egin eta gero, Euskadiko Orkestra beste bost alditan aritu da eszenatoki honetan. Azkena 2010ean, José Ramón Encinarren gidaritzapean eta egitarauan Luis de Pabloren obraren monografikoa zela, konpositorearen 80. urtebetetzea zela eta. Oraingoan Orkestra Beethoven oinarri duen egitarauarekin doa Madrilera: Egmont Obertura, Piano eta orkestrarako 5. kontzertua "Enperadorea" eta 7. Sinfonia.

Miguel Angel Gómez Martínez, Euskadiko Orkestraren zuzendari titular 1989tik 1993ra, une garrantzitsuetan zuzendu du berau, esaterako Alemania eta Austrian barrena nazioarte mailako bira garrantzitsuenetako batean eta Claves disko etxeak argitaratutako Euskal Konpositoreen Bildumako lehenbiziko diskoa, Jesús Guridiren obra bilduz. Gainera, opera antzoki eta orkestra sinfoniko zein filarmoniko nabarmenenek gonbidatu ohi dute. RTVE, Teatro Lírico Nacional La Zarzuela, GMD Nationaltheater, Manheim, GMD National Opera Helsinki, HSO Hamburgo, Valentzia eta Bernako Opera. Suite Burlesca, Sinfonía del Descubrimiento, Cinco canciones sobre poemas de Alonso Gamo, Sinfonía del Agua, Amaneciendo, Cartas de un Enamorado konposatu ditu, besteak beste, eta DECCA, ORFEO, RCA, BONGIOVANNI, HISPAVOX, CLAVES, TELDEC, NAXOS, PHILIPS, ONDINE eta abarrekin grabatu du.

Josu De Solaun estreinakoz Euskadiko Orkestrarekin. 2006an Josu De Solaunek XV. José Iturbi Nazioarteko Piano Lehiketako Lehenengo Sari Nagusia eskuratu zuen. Lehiaketaren ia 40 urtetan sari hau merezitako lehenengo pianojotzaile espainiarra bilakatu zen. Europa, Amerika eta Asiako herrialde ezberdinetan aritu da (Kennedy Center, Carnegie Hall, Metropolitan Opera, Merkin Hall, Steinway Hall, Teatro Monumental, Chicago Cultural Center, Palau de la Música, Palau de les Arts, ...). Ryan Haskins, Paul Daniel, Ormsby Wilkins, Ramón Tébar, Francesco Angelico eta Max Bragado maisuekin aritu da, askoren artean, eta Leos Janacek Filharmonic, Real Filharmonia de Galicia, Ciudad de México, Monterey Symphony, New York Sinfonietta, Moskuko Rudolf Barshai Ganbera Orkestra, New Yorkeko North Shore Symphony Orchestra, Valentziako eta Bariko Orkestrekin, American Ballet Theatre Orchestra eta abarrekin batera.

Baita Abonu Denboraldian ere. Hilaren 20an Madrilgo Auditorio Nazionalean izan ostean, Orkestrak, Gómez Martínez eta Josu De Solaun lankide dituela, egitarau bera 12. Abonu-programaren baitan joko du, 24an Iruñeako Baluarten, 25ean Bilboko Euskaldunan eta 26an Gasteizko Principal Antzokian.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar