Osteguna 26 Otsaila, 2015

Euskadiko Orkestrako kideek osatutako laukote bat bakarlari Abonu Denboraldiko hurrengo kontzertuetan

Euskadiko Orkestrako kideek osatutako laukote bat bakarlari Abonu Denboraldiko hurrengo kontzertuetan
Programa honi dagozkion kontzertuak izango dira otsailaren 27 eta martxoaren 2an Donostiako Kursaal Auditorioan, otsailaren 28an Gasteizko Principal Antzokian, martxoaren 3an Bilboko Euskalduna Jauregian eta, amaitzeko, hilaren 4an Iruñeako Baluarte Auditorioan.

Bihar ostirala, hilak 27an hasi eta martxoaren 4 asteazkenera bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu Denboraldiari dagokion kontzertu-programa berri bat eskainiko du. Oraingoan hiru izango dira arreta-gune nagusiak: Jun Märkl titularraren itzulera Orkestraren podiora, EOSko kidek osatutako laukote bat Haydnen Sinfonia Kontzertantean bakarlari ariko dela eta Musikeneko ikasle talde ba Straussen Heroi-bizitzan ariko dela. 14/15 Abonu Denboraldiko 7. Programa honi dagozkion kontzertuak izango dira otsailaren 27 eta martxoaren 2an Donostiako Kursaal Auditorioan, otsailaren 28an Gasteizko Principal Antzokian, martxoaren 3an Bilboko Euskalduna Jauregian eta, amaitzeko, hilaren 4an Iruñeako Baluarte Auditorioan.

Euskadiko Orkestrako lau kide bakarlari gonbidatu: Lorenz Nasturica-Herschcowici, kontzertino gonbidatu iraunkorra; Juan Ignacio Emme, biolontxelo bakarlaria; Hervé Michaud, oboe bakarlaria, eta Marco Caratto, fagot bakarlaria, laurek Haydnen Sinfonia Kontzertantea interpretatuko dute Orkestrarekin batera. Orkestrako musikariek atriletan betetzen duten lekua utzi eta Abonu-programa batean bakarlari aritzea sarritan gertatzen den zerbait da. Baina ez da hain ohikoa Orkestrako lau musikari elkarrekin obra beraren interpretazioan bakarlari aritzea. Izan ere, Joseph Haydnen Oboe, fagot, biolin eta biolontxelorako sinfonía kontzertantea si bemol maiorrean, opus 84 obran ematen den bakarlarien konbinazioa -biolina, oboea, fagota eta biolontxeloa- ez da bat ere ohikoa, eta Londresen antolatutako kontzertu-ziklo batean aipatutako instrumentuak jotzen zituzten birtuosoak elkartzean sortu zen zirkunstantzialki. Mikel Chamizo konpositore eta kritikoaren hitzetan, "Haydnek, bere maisutasu n tekniko paregabearekin, tinbreen konbinazio leun hori musika fresko eta xarmagarri baten zerbitzura orekatzen asmatu zuen, sakontasun gehiegi eman gabe -ez dadila ulertu gutxiespen gisa-, orkestrari nabarmenki gailentzen zaion ganbera-musikaren diskurtso liluragarri batean, non, noizean behinka, biolina nabarmentzen den".

Jun Märkl Euskadiko Orkestraren zuzendari titularraren zuzendaritzapean, egitaraua osotuko dute C. Saint-Saënsen Martxa heroikoa eta Phaéton eta R. Straussen Heroi-bizitza poema sinfonikoa. Heroi-bizitza interpretatzeko 110 musikari bilduko dira eszenatoki gainean; horietatik 27 Musikeneko ikasleak izango dira, Aula Jordá Gela EOS eta Musikeneren arteko lankidetza-hitzarmenaren baitako programari esker Euskadiko Orkestraren organikoan ariko direnak.

Ikasleei zuzendutako entsegu irekia. Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren programazioaren baitan, otsailaren 27 ostiralean goizez, ikastetxe ezberdinetako hainbat ikasle taldek Kursaal Auditorioan Abonu-programa honen entsegu orokorrean izateko aukera izango dute. Entsegu hauetarako sarrera doakoa da eta jarduera interpretatuko diren obren ingurukoa azalpen labur batek osotzen du.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig