Asteazkena 16 Abendua, 2009

EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMAKO XII. ZENBAKIA, BELTRÁN PAGOLARI ESKAINITAKOA, AURKEZTU BERRI DA

EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMAKO XII. ZENBAKIA, BELTRÁN PAGOLARI ESKAINITAKOA, AURKEZTU BERRI DA
Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan aurkeztu da komunikabideen aurrean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren azkenengo grabaketa

Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan aurkeztu da komunikabideen aurrean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren azkenengo grabaketa. Prentsaurreko honetan izan dira Orkestraren zuzendari nagusia, Iñigo Alberdi, grabaketaren musika zuzendaria, Rubén Gimeno, eta bilduma honen babesle den MONDRAGÓNen lehendakariorde den Iñaki Otaño. Gainera, Beltrán Pagolaren beraren zenbait senitarteko ere bildu da ekitaldi honetan.

Aurreko zenbakian egungo musikagile nabarmenenetakoa dugun Luis de Pabloren obra bildu ostean, Euskal Konpositoreen Bildumak atzera begiratu bat egiten du oraingoan, hamabigarren zenbaki honetan Beltrán Pagolaren lan sinfonikoaren zati bati leku egiteko. Sortzaile izateaz gain, Francisco Escudero, José Mª Usandizaga, Pablo Sorozábal edo Tomás Garbizu bezalako konpositoreen irakasle ere izan zen Pagola, Donostiako Kontserbatorioko Harmonia eta Konposizio Katedratiko gisa, horien obran eragin izan zuelarik.

Rubén Gimeno maisuak aurkezpenean esandakoaren arabera, grabaketa hau erabateko aurkikuntza izan da berarentzat. Konpositorearen harmonia konpositibo ausarta, obren instrumentazio aberatsa eta Pagolaren lengoaia berezia goraipatu ditu, azken ezaugarri honek musikagile onenak bereizten dituela gaineratuz.

MONDRAGON taldearen lehendakariorde den Iñaki Otañok, berriz, talde honek Euskal Konpositoreen Bildumaren bidez euskal kulturari ematen dion bultzada berretsi eta bere laguntza baieztatu du bilduma honen hamabosgarren zenbakira bitartean.

Diska konpaktu hau honako obra hauek osatzen dute: Sonata sobre motivos vascos-eko Allegro Apassionato, La modista soñaba... (kapritxo sinfonikoa), ¡Donosti! (orkestra sinfonikoarako umorezko kapritxoa) eta Sinfonía sobre cantos vascos delakoa.

Beltrán Pagolaren aurretik Luis de Pablo, Juan Crisóstomo de Arriaga, Aita Madina, Tomás Garbizu, Aita Donostia, Pablo Sorozábal, Francisco Escudero, Andrés Isasi, Jesús Arámbarri, José Mª Usandizaga eta Jesús Guridi ageri dira aipatu bilduman. Donostiar konpositorea euskal sinfonista garrantzitsuena da, bere lau sinfonia, sinfonieta bat, poema, kapritxo eta fantasia sinfonikoei esker.

Rubén Gimeno maisuak jada zuzendu du Euskadiko Orkestra eta estreinako aldiz arituko da Euskal Konpositoreen Bilduman. Bilduma honen disko guztietan gure esker ona azaltzen diegu bai euskal musikako ekoizpen-proiektu hau bultzatu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari eta baita MONDRAGON-i ere, erreferentziazko soinuzko artxibo bilakatu den bilduma honen bidez Orkestraren diskografia zabaltzearekin irmoki konprometiturik baitago.

Informazio gehiago

Prentsa-txostena
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea