Astelehena 22 Martxoa, 2010

GUZTIA PREST ORKESTRAREN ESTREINAKO ESKOLA-HAURRENTZAKO KONTZERTUAK OSPATZEKO

GUZTIA PREST ORKESTRAREN ESTREINAKO ESKOLA-HAURRENTZAKO KONTZERTUAK OSPATZEKO
“Haydn... bizitza oso bat” ikuskizuna martxoaren 23, 24 eta 25ean izango da Orkestraren egoitzan Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko zikloko haurrentzat.

Musika Gelaren programazioaren barnean, Euskadiko Orkestrak hezkuntza-jarduera berri bat jarri du abian denboraldi honetan: Eskola-haurrentzako kontzertuak. Lehenbiziko esperientzia honetarako, "Haydn... bizitza oso bat" Lehen Hezkuntzaren hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat diseinatutako kontzertua dugu. Honetan, musikak izan zuen klasizismoaren arloari errepasoa emango zaio, Joseph Haydn konpositorearen bizitza luzea (1732-1809) oinarritzat hartuz.

Kontzertua dramatizatutako azalpenek osotuko dute, azalpen horiek ORTZAI antzerki taldearen esku izango direlarik. Aktoreek Joseph Haydnen bizitzaren aro ezberdinak antzeztuko dituzte; bizitza horrek halaber kontzertuaren protagonista izango diren Mozartekin adikidetasun sendoa eta Beethoven gaztearen aholkulari izatea ahalbidetu zion Haydni. Errepertorioa Haydn, Mozart eta Beethovenen obrek osatuko dute.

Ikuskizun bera familiarteko entzulegoari irekiko zaio "Musika Familian" zikloaren baitan, martxoak 26 Gasteizen eta 27an Donostian, Orkestrak Miramonen duen egoitzan. Kontzertu hauen aurretik Sentsibilizazio Tailer bana izango da.

"Haydn... bizitza oso bat"
Interpreteak: OSE, Orquesta clásica. Natalia González (pianoa), Fermín Villanueva (biolontxeloa)
Zuzendaria: Iker Sánchez
Ideia eta gidoia: Mikel Cañada, Departamento Educativo
• Antzerki-taldea: Laboratorio de teatro Ortzai Antzerki Eskola (Teresa Ibáñez, Iker Ortiz de Zarate, Álvaro Salazar de Guréndez, Adrián González Rabanal)
• Colabora: Musikene


Musika Familian
Martxoak 26:
Principal Antzokia, Gasteiz. 19.00etan.
Sentsibilizazio Tailerra, 17.45etan
Martxoak 27: Orkestraren Egoitza Miramonen, Donostia. 18.00etan.
Sentsibilizazio Tailerra, 16.45etan.

Eskola-Haurrentzako kontzertuak
martxoaren 23, 24 yeta 25
Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioa, Miramon Pasealekua, 124. Donostia
Hizkuntza: elebiduna
10.00etan eta 112etan

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al