Astelehena 04 Iraila, 2017

Ikus-entzunezko gozamena Belodromoan: aurkeztu berri da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zinemaldian emango duen kontzertua

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, SGAE Fundazioak eta Zinemaldiak aurkeztu berri dute Euskadiko Orkestrak Zinemaldiaren baitan emango duen kontzertua. Orkestraren egoitzan izan den prentsaurrekoan hizlari jardun dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi Oriol Roch, Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinos, SGAE Euskadiko Lurralde Batzarraren presidente Óscar Castaño ("Garbitxu"), Joserra Senperena eta Angel Illarramendi konpositoreak eta Donostiako Orfeoiaren zuzendariorde Esteban Urzelai. 

Aurtengoan ere, Zinemaldiko lehenengo larunbatean, eguerdi-partean, Belodromoa irekiko zaie melomano, zinemazale eta askotariko ikus-entzuleei, soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta horiei dagozkien filmeetako eszena-muntaia uztartzen dituen ikuskizunaz gozatzeko. Ordu eta erdiko "ikus-entzunezko gozamena" izango da, irailaren 23 larunbatean, eguerdiko 12etan. Sarrera doakoa da.

Kontzertuak honako film hauetarako sortutako musikaren egokitzapenak bilduko ditu: El laberinto del fauno (Guillermo del Tororena), Bienvenido Mr. Marshall (Luis García Berlangarena), O Apóstolo (Fernando Cortizorena), Nur eta herensugearen tenplua (duela gutxi zendutako Juanba Berasategirena, hari omenaldi gisa) eta Los Borgia (Antonio Hernándezena). Partitura horien egile dira Javier Navarrete, Jesús García Leoz, Xavi Font, Joserra Senperena eta Angel Illarramendi; horietako batzuk kontzertura bertaratu eta eszenatokira igoko dira euren lana aurkezteko. José Miguel Pérez-Sierraren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera ariko dira Nora Goyalde (mezzoa) eta Sergio Falque (baxua) bakarlariak, eta Donostiako Orfeoia. Aldi berean 400m2ko pantailan proiektatuko den irudi-muntaia ikuskizun honetarako espreski sortu du Morgan Crea-k.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Zinemaldian. SGAE Fundazioarekin eta Zinemaldiarekin elkarlanean ekimen hau sustatzeaz gain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lana Sail Ofizialera ere zabaldu da azken urteotan. Betiere Fernando Velázquezen eskutik, Orkestrak grabatu zuen J.A. Bayonak zuzendutako "A Monster Calls" (Munstro bat dator ni ikustera) luzemetraiaren musika; 2016an Europa mailan Zinemaldian estreinatu zen pelikula horri esker Jatorrizko Musika Onenari Goya saria eskuratu zuen. Eta joan den martxoan getxotar musikagileak "Submergence" (Murgilketa) filmarako sortutako musika grabatu zuen; Wim Wendersen lan horrek irekiko du aurtengo Zinemaldia eta zuzendaria bera Miramonen izan zen grabaketa egin zenean. Horrez gainera, Orkestraren eta Fernando Velázquezen arteko lankidetza emankorra haratago doa Zinemaldian: 2012an J.A. Bayonaren "Lo Imposible" luzemetraiaren soinu-banda zuzenean estreinatu zuen, hura Sail Ofizialean aurkeztearekin batera. Emanaldi horrekin itzuli zen Orkestra Zinemaldiaren programaziora. Eta, ordutik, azken sei urteotan etengabean jardun du.

Sarrera doakoa da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea, irailaren 16tik 22ra, Zinemaldiak Kursaal Elkargunean eta Okendo Plazan dituen informazio guneetan, 9:00etatik 20:00etara, eta baita Donostia Turismoa bulegoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara eta igandean, aldiz, 10:00etatik 19:00etara.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
16 maiatza, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk Musikaste. Amaierako kontzertua Pablo Urbina Errenteria Sarrerak erosi
Musikaste. Amaierako kontzertua
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig