Astelehena 27 Iraila, 2010

Joana Carneiro zuzendariak eta Momo Kodama piano-jotzaileak irekiko dute Abonu-Denboraldia Iruñean eta Donostian

Joana Carneiro zuzendariak eta Momo Kodama piano-jotzaileak irekiko dute Abonu-Denboraldia Iruñean eta Donostian
2. Abonu-programa honi dagozkion kontzertuak irailaren 29an Baluarte Auditorioan eta irailaren 30ean eta urriaren 1ean Kursaal Auditorioan izango dira.

Joan zen astean Bilbon eta Gasteizen abiatu ostean, aste honetan hasiko da Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldia Iruñea eta Donostian. Asteazkenean, hilak 29, Baluarten eta hilak 30 eta urriak 1ean Kursaalean, Berkeley-ko Orkestra Sinfonikoaren musika zuzendaria (Kent Nagano ordezkatuz) eta Lisboako Gulbenkian Orkestrako zuzendari gonbidatu ofiziala den Joana Carneiro portugaldarrak zuzenduko du Orkestra. Kontzertu hauek badute gainera erakargarri egiten dituen beste argudio bat: bakarlari gisa, Momo Kodama piano-jotzaileak Frédéric Chopin-en Piano eta orkestrarako 2. kontzertua interpretatuko duela, poloniar musikagilearen jaiotzaren bigarren urteurrena ospatzen den honetan. Egitaraua kontzertua irekiko duen Valentín de Zubiaurreren Ledia operaren Preludioak eta Bartók-en Orkestrarako kontzertuak osotuko dute.

Joana Carneiroren ibilbidean aipagarria da 2005 eta 2008 urte bitartean Los Angeles-eko Orkestra filarmonikoaren zuzendari izana, Salonen-ekin lankidetzan aritu zelarik. Opera-zuzendari gisa sarritan aritzen da eta 2011.ean Cincinnatin egingo du debuta jada Chicago eta Parisen zuzendu duen J. Adams-en A Flowering Tree zuzenduz. Stravinsky-ren Edipus Rex-en P. Sellars-en muntaia zuzendu zuen. Aurretik Salonen-en zuzendari-laguntzailea izan zen Parisen K. Saariaho-ren Adriana Mater operaren estreinaldian. Momo Kodama, berriz, 1991an Münich-eko Nazioarteko Piano Txapelketako irabazle gazteena bilakatu zen. Orkestra ugarirekin aritu da bakarlari gonbidatu gisa, horien artean Berlingo Filarmonikoa, Boston, Montreal eta Berlingo Irratiko orkestra sinfonikoak, Royal Liverpool Philharmonic, RAI-ko Orkestra eta abar, Ozawa, Barshai, Dutoit, Inbal, Gergiev, Nagano eta Norrington maisu ospetsuek zuzendu dutelarik.

Abonu-Denboraldiko 2. programa
Irailaren 29a:
Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan.
Irailaren 30a eta urriaren 1a: Kursaal Auditorioa, Donostia. 20:00etan.

Egitaraua
V. Zubiaurre:
Ledia. Preludio [4']
F. Chopin: 2. Kontzertua piano eta orkestrarako fa minorrean, opus 21* [32']
B. Bartók: Orkestrarako kontzertua [37']

Joana Carneiro, zuzendaria
Momo Kodama, pianoa

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Ar
2 Az
3 Og
4 Or
5 Lr
6 Ig
7 Al
8 Ar
9 Az
10 Og
11 Or
12 Lr
13 Ig
14 Al
15 Ar
16 Az
17 Og
18 Or
19 Lr
19 iraila, 2026 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
20 Ig
21 Al
22 Ar
23 Az
24 Og
25 Or
25 iraila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
26 Lr
27 Ig
28 Al
28 iraila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Berpizkundea
29 Ar
29 iraila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea
30 Az
30 iraila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mahler 2: Berpizkundea Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mahler 2: Berpizkundea