Asteartea 14 Otsaila, 2023

Magia eta teknologia Euskadiko Orkestraren Gasteizko Musika Familian kontzertu berrietan

Magia eta teknologia Euskadiko Orkestraren Gasteizko Musika Familian kontzertu berrietan

‘Ondinaren magia’ eta ‘Elkarrekin sortu’ dira Euskadiko Orkestrak Gasteizen eskainiko dituen ekoizpen propioak, familientzat sortuak.

Horietako lehenengoa saio bikoitzean (17:00 / 18:30) eskainiko da otsailaren 26an Garcia Lorca Antzokian eta bigarrena maiatzaren 7an (18:00) Principal Antzokian.

Musika Gela hezkuntza-zikloaren barruan, otsailetik maiatzera bitartean Euskadiko Orkestrak bi ekoizpen estreinatuko ditu Gasteizen, Musika Familian formatuan: Ondinaren magia eta Elkarrekin sortu.

Ondinaren magia, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendua, urrian orkestraren egoitzan estreinatu zen dozena bat Eskola Kontzertutan, eta orain Gasteizen familiei irekiko zaie bi kontzerturekin otsailaren 26an (17:00 eta 18:30) Garcia Lorca Antzokian. Kontzertu-ikuskizun honek musika eta magia uztartzen ditu maitagarrien eta ondinen (uretako ninfak greziar mitologian) abenturen kontakizun original baten bidez.

Elkarrekin sortu, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua, produkzio propioa da, baita ere, eta Gasteizen maiatzaren 7an eskainiko da (18:00) Principal Antzokian (bezperan Donostiako Kursaaleko Ganbera Aretoan estreinatuko dute lana). Oso kontzertu berritzailea izango da, zati handi bat momentuan bertan sortuko baita, Helga Arias bilbotar konpositoreak ikuskizun honetarako propio sortu duen obra izan ezik. Inprobisazioa, natura eta teknologia dira, laburbilduz, Elkarrekin sorturen ezaugarri nagusiak.

Euskadiko Orkestrak haur eta gazteei eskaintzen dizkien jardueren artean, ibilbide luze eta finkatuena duen atala Musika Familian kontzertuena da. Haurrek familiekin gozatzeko kultur aisialdiko eskaintza honek 26 urte daramatza orkestraren egitarauan. Gasteizko kontzertuek Gasteizko Udalaren Antzoki Sarearen lankidetza dute.

Musika Familian kontzertuez gain, Musika Gela zikloaren baitan denboraldiro jarduera ugari antolatzen dira: 30 Eskola Kontzertu inguru, haur, lehen eta bigarren hezkuntzako 10.000 ikasle baino gehiagorentzat, hainbat entsegu ireki, sentsibilizazio-tailer eta beste zenbait ekintza.

Ondinaren magia eta Elkarrekin sorturen sarrerek 6 euroko prezioa dute eta euskadikoorkestra.eus eta principalantzokia.org webguneen bidez eros daitezke, baita 945161045 telefono-zenbakira deituz eta Principal Antzokiko leihatilan ere.

Elkarrekin sortuk aurretik sentsibilizazio-tailer bat izango du (16:45ean). Tailer hori doakoa izango da kontzerturako sarrera dutenentzat, baina aldez aurretik izena eman beharko da (30 lagunentzako lekua izango du). Horretarako, 945161045 telefonora deitu beharko da.

Jarraian Musika Familian kontzertuei buruzko informazio xehea aurki daiteke:

 

ONDINAREN MAGIA
3 < 6
urte
40’
Monika Mazur*,
biola (hasiera batean iragarritako Maite Abasolo ordezkatuko du)
Ander Erburu*, flauta
Iván Bragado*, harpa
Txan Magoa
Ana Eguiazabal,
aurkezlea
Mikel Cañada, gidoia
* Euskadiko Orkestraren kidea

Lehendabiziko aldia da ziklo honetako familientzako kontzertuetan magia txertatzen dela ikuskizun baten protagonista gisa eta, beraz, esperientzia erabat berria izango da Ondinaren magia-k eskainiko duena. Ondinak misterioaren eta herri-kondairen parte dira. Greziar mitologian Mediterraneoan bizi ziren uretako ninfei esaten zitzaien ‘ondinak’. Eta, hain zuzen, ikuskizun honek ondina baten istorioa kontatzen du, arratsaldeetan hondartzan arrain bihurtzen den eta, bere abenturen artean, mago batekin topo egiten duen neska batena. Naturaren elementuekin jolastuz, lau magia-saio eskainiko dira ikuskizunaren baitan. Musika ere oso berezia izango da, eta hiru instrumenturen bidez interpretatuko da: uhinak eta itsas sakona irudikatzen dituen harpa, haizearen misterioak kontatzen dituen flauta eta lurrari eta haren misterioei buruz hitz egiten duen biola. Kontzertu honetarako propio sortutako kontakizun baten bidez, eta Duboit, Jolivet, Ravel edo Debussy bezalako egileen musikarekin, gure sentimenekin jolas egingo dugu arteez gozatzeko.

MUSIKA FAMILIAN
Gasteiz
Otsailak 26

17:00 / 18:30
García Lorca

 

ELKARREKIN SORTU
6 < 12
urte
55’
Ganbera-taldea
, honako instrumentuekin: oboea, klarinetea, fagota, biolina, kontrabaxua, perkusioa, pianoa.
Ana Hernandez Sanchiz, aktorea
Helga Arias, konpositorea
Mikel Cañada, gidoia

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zein soinu izango lukeen marrazki edo eskultura batek? Zer sonoritatek adieraziko luke hobeto haizea edo euria? Nola deskribatuko zenuke musikarekin mugimendu bat? Lerro bat, marrazki bat? Sentimendu bat? Begirada bat? Kontzertu honetan, Euskadiko Orkestrako musikariek galdera horiei musikarekin jolastuz erantzuteko erronka izango dute, gure publiko gaztearen proposamenak eta gaurkotasun handiko errepertorioa oinarri hartuta. Pantaila batekin, ordenagailu batekin eta musika-teknologia aurreratuenarekin, interpreteek eta ikus-entzuleek musika-konposizioaren sekretuak ezagutzeko jolasa partekatuko dugu. Oso kontzertu berritzailea izango da, zati handi bat momentuan bertan sortuko baita, Helga Arias bilbotar konpositoreak ikuskizun honetarako propio sortu duen obra izan ezik. Inprobisazioa, natura eta teknologia dira, laburbilduz, Elkarrekin sorturen ezaugarri nagusiak.

MUSIKA FAMILIAN
Gasteiz
Maiatzak 7

18:00*
Principal Antzokia
*Kontzertuaren aurretik, 16:45ean, sentsibilizazio-tailer bat eskainiko da, osagarria, aukerakoa eta doakoa. Izen-ematea: 945161045

 

 

Musika Gela barneratzailea

 

Denboraldi honetatik aurrera, FEVAS-Plena Inclusión Euskadirekin lankidetza estuan programatutako pertsonak gizarteratzeko jarduerak, Euskadiko Orkestrak Donostian eta Bilbon programatzen dituenak duela urte batzuetatik, Gasteizera ere zabalduko dira, maiatzean hainbat tailer eginez.

2009. urtetik, aniztasun funtzionalaren testuingurura gerturatzeko lana garatzen da Musika Gelaren baitan, musika gaitasun, ahalmen eta talentu ezberdineko pertsonetara gerturatuz soinu-sorkuntzako tailerren, kontzertuetara joateko aukeren edo proiektu ezberdinetan parte hartzeko aukeren bidez. Orkestrako musikariek aktiboki parte hartzen dute, gaitasun ezberdineko pertsona horiek zuzeneko musikarekin gozatzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten.

 

 

Musika Gela YouTuben

 

Musika Gelak atal propioa du Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanalean, eta bertan zikloko ikuskizun osoak ikus daitezke, besteak beste, Ondinaren magia, Euskadiko Orkestra Cirkus, Mozart, Nannerl eta Lagunak, Ekomusik eta Isiltasunaren haitzuloa. Gainera, aurtengo Denboraldiko kontzertuen bideoak ere igoko dira bertara, ikuskizunak gauzatu ahala.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
10 azaroa, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Donostia / San Sebastián
Schmidt / Say
11 Ar
11 azaroa, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Vitoria/Gasteiz
Schmidt / Say
12 Az
12 azaroa, 2025 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Pamplona/Iruña
Schmidt / Say
13 Og
13 azaroa, 2025 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Donostia / San Sebastián
Schmidt / Say
14 Or
14 azaroa, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schmidt / Say Katharina Müllner Bilbao/Bilbo
Schmidt / Say
15 Lr
15 azaroa, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 3. Matinéea: BOSEO Percussion Group Donostia / San Sebastián
3. Matinéea: BOSEO Percussion Group
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
24 azaroa, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Vitoria/Gasteiz
Sorozabal / Mahler
25 Ar
25 azaroa, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler
26 Az
26 azaroa, 2025 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mompou / Ravel Ludovic Morlot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mompou / Ravel
27 Og
27 azaroa, 2025 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mompou / Ravel Ludovic Morlot Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mompou / Ravel
28 Or
28 azaroa, 2025 Ostirala, 19:00 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Barcelona Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler
28 azaroa, 2025 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Mompou / Ravel Ludovic Morlot Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Mompou / Ravel
29 Lr
29 azaroa, 2025 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: Miguel Ituarte Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
4. Matinéea: Miguel Ituarte
29 azaroa, 2025 Larunbata, 19:00 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Barcelona Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler
30 Ig
30 azaroa, 2025 Igandea, 11:00 h.
Denboraldi Sinfonikoa Sorozabal / Mahler Antonio Méndez Barcelona Sarrerak erosi
Sorozabal / Mahler