Astelehena 02 Abendua, 2024

Pinchas Zukerman izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonista

Pinchas Zukerman izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonista

Euskadiko Orkestrak nazioarteko musikari garrantzitsuenekoa den Pinchas Zukermanen laugarren bisita hartuko du, eta biolinjole eta zuzendari funtzio bikoitza beteko du honek, programa-aldaketa baten ostean.

Azaroaren 29tik abenduaren 5era izango diren kontzertuen programa Mozart eta Beethovenen obrek osatzen dute nagusiki. Horrez gain, Gasteiz eta Iruñean, Zukermanek ‘Berceuse sfaradite’ sehaska-kanta sefardia interpretatuko du, eta Bilbon eta Donostian, Amanda Forsyth biolontxelojoleak Max Bruchen ‘Kol Nidrei’ joko du.

Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko laugarren programari aurre egingo dio, ‘Mozart / Beethoven’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, azaroak 29, eta astelehenean, abenduak 2, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, abenduak 3, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteazkenean, abenduak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, abenduak 5, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Pinchas Zukerman biolinjole bikainak lau aldiz bisitatu du Euskadiko Orkestraren Denboraldia. Nazioarteko musikari handia da Zukerman, Isaac Stern eta Pau Casalsek babestu zuten hasieran, eta biolinerako literatura handi guztia interpretatu du, XX. mendeko musikaririk ezagunenekin batera. Hala, oso hurbileko harremana du hainbat artistarekin, hala nola Zubin Mehta, Daniel Barenboim edo Jacqueline du Pre-rekin. Diskografia oso zabala du, 100 obra baino gehiago grabatu ditu eta bitan irabazi du Grammy saria. Gainera, Zukerman orkestra-zuzendari trebea da, eta funtzio bikoitz honetan ikus ahal izango dugu Robert Treviñoren lekukoa hartu ostean (estatubatuarra zegoen hasiera batean programatuta).

Mozarten Txirula magikoaren oberturarekin kontzertuak ireki ondoren, Mozarten Biolinerako 5. Kontzertua eta Beethovenen 2. Sinfonia izango dira bi obra nagusiak.

Biolinerako 5. Kontzertua apur bat aurreratuagoa da aurreko laurak baino, horiek nahiko konbentzionalak baitziren. Bosgarrenak gauza originalak ditu, lehenengo konpasetatik: orkestraren sarrera distiratsuaren ondoren, nota luzeko melodia liriko baten bidez aurkezten da solista. Baina kontzertuaren zatirik ezagunena hirugarren mugimendua da: minuetaren eta rondoaren arteko nahasketa berezia, eta Pinchas Zukermanek eramango du kalitate interpretatibo gorenera.

Kontzertuen bigarren zatian Beethovenen 2. Sinfonia joko du orkestrak, musikagilearen sinfonien artetik gutxien interpretatzen dena. Bere espiritua optimista eta alaia da, itzulingururik gabea, eta Pinchas Zukermanek zuzenduko du, programaren osotasunean batuta hartuko duena.

Gainera, Gasteizen eta Iruñean, Zukermanek Paul Ben-Haimen Berceuse sfaradite sehaska-kanta sefardia aurkeztuko du. Jatorrian Yemengo abeslari baten abesti herrikoi bat da, lehenengo biolin eta pianorako eta gero biolin eta orkestrarako moldatu zena, eta oraingoan Ben-Haimen bertsioa entzungo da.

 

 

Obra ezberdina Donostia eta Bilbon

 

Donostia eta Bilboko kontzertuetan, Berceuse sfaraditeren ordez, Max Bruchen Kol Nidrei eskainiko du Amanda Forsythek. Obra hau Yom Kippur garaian errezitatzen da eta Alemanian debekatuta egon zen Bigarren Mundu Gerran galdu zuen arte. Gaur egun biolontxelojole guztien errepertorioan ainguratutako obra da.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 apirila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián
Rakhmaninov / Bartok
11 Lr
11 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián
12. Matinéea: Ensemble Phantasy
12 Ig
13 Al
13 apirila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rakhmaninov / Bartok
14 Ar
14 apirila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña
Rakhmaninov / Bartok
15 Az
15 apirila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo
Rakhmaninov / Bartok
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
21 apirila, 2026 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
22 Az
22 apirila, 2026 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
23 Og
23 apirila, 2026 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
24 Or
25 Lr
25 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián
13. Matinéea: Delicia Ensemble
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og