Osteguna 06 Uztaila, 2023

Sarrerak salgai Bilboko Arriaga Antzokiko ‘Die ersten Menschen’-erako

Sarrerak salgai Bilboko Arriaga Antzokiko ‘Die ersten Menschen’-erako

Euskadiko Orkestrak Abonu Denboraldiaren baitan eskainiko duen lehen opera Arriaga Antzokiaren ekoizpena da eta 2024ko apirilaren 18an eta 20an izango da.

Dagoeneko salgai daude publiko orokorrarentzat ikuskizunaren sarrerak. Euskadiko Orkestraren abonatuek %25eko deskontua eskuratuko dute sarreren erosketan.

23/24 Denboraldiaren barruan, Euskadiko Orkestrak Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri batean parte hartuko du, Die ersten Menschen operan, alegia. Rudi Stephanek sinatutako opera baten antzezpena izango da, Calixto Bieitoren escena-zuzendaritzarekin eta Robert Treviñoren musika-zuzendaritzarekin. Bibliako lehen familiaren historia kontatzen duen konposizio bikain hau Bilboko Arriaga Antzokian taularatuko da 2024ko apirilaren 18an eta 20an, eta sarrerak salgai daude jada.

Die ersten Menschen paisaia primitibo zabal batean gauzatzen da. Bertan, gizateriaren Bibliako historiaren lehen familia da protagonista: Eva, Adan, Kain eta Abel.

Otto Borngräber alemaniar egileak «Erotisches Mysterium» (Misterio erotikoa) azpititulua jarri zion bere lan batean oinarrituta sortu zuen libretoari. Bibliako historiaren interpretazio sinboliko hura bere garaian goia jo zuen psikoanalisian oinarritu zen, argi eta garbi: Freud entzuten da hondoan. Borngräberrek erakusten du familia primitiboa urratuta dagoela bi muturren arteko tentsioagatik; aurrez aurre daude, alde batetik, sexu-bulkada eta bizitza gutiziatsua eta, bestetik, espiritualtasunari eskainitako bizitza.

 

 

%25eko deskontua Euskadiko Orkestraren abonatuentzat

 

Euskadiko Orkestraren Bilboko abonatuek operarako gordeta izango dute besaulkia, euren abonamenduaren barruan. Aurrerago jakinaraziko zaie nola eskuratu sarrera. Era berean, hiri guztietako (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruña) abonatuek sarrera solteak eros ditzakete prezio orokorraren gaineko %25eko deskontuarekin. Deskontudun sarrera eros ahal izango da leihatilan (NAN eta abonu-txartelarekin) edo Arriaga Antzokiaren webgunearen bidez (‘deskontuak dituzten taldeak’ atala aukeratu).

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Az
2 Og
3 Or
4 Lr
5 Ig
6 Al
7 Ar
8 Az
9 Og
10 Or
10 apirila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
11 Lr
11 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
12. Matinéea: Ensemble Phantasy
12 Ig
13 Al
13 apirila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rakhmaninov / Bartok
14 Ar
14 apirila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
15 Az
15 apirila, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Rakhmaninov / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Rakhmaninov / Bartok
16 Og
17 Or
18 Lr
19 Ig
20 Al
21 Ar
21 apirila, 2026 Asteartea, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
22 Az
22 apirila, 2026 Asteazkena, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
23 Og
23 apirila, 2026 Osteguna, 12:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
24 Or
25 Lr
25 apirila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
13. Matinéea: Delicia Ensemble
26 Ig
27 Al
28 Ar
29 Az
30 Og