Asteazkena 09 Abuztua, 2023

Euskadiko Orkestrak 23/24 Denboraldiari hasiera emango dio Mahlerren ‘Sinfonia milakoena’ handian parte hartuz Musika Hamabostaldian

Euskadiko Orkestrak 23/24 Denboraldiari hasiera emango dio Mahlerren ‘Sinfonia milakoena’ handian parte hartuz Musika Hamabostaldian

Abuztuaren 18an (20:00) musika klasikoko jaialdiak Kursaal Auditoriumeko eszenatoki gainean bilduko ditu, Robert Treviñoren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa arlo instrumentalean; Donostiako Orfeoia, Iruñeko Orfeoia, Easo Eskolania eta Easo Gazte Abesbatza abesbatza-pasarteetarako; eta bakarlarien pasarteetarako punta-puntako ahots ugari.

Arranditsua, itzelezkoa, sekulakoa, egundokoa, ikaragarria, berebizikoa, izugarria, neurrigabea, eskerga edo berealdikoa dira datorren abuztuaren 18an (20:00) Kursaaleko eszenatokian laurehundik gora interpretatzaile bilduko dituen Gustav Mahlerren 8. Sinfoniari jar dakizkioken izenondoetako batzuk. Kontzertu honetarako sarrerak bukatuta daude.

Bere tamaina izugarria dela-eta, “Milakoena” bezala ere ezaguna dena gutxitan sartzen da auditorio edo jaialdien programazioan. Hain zuzen, bigarren aldia baino ez da Musika Hamabostaldiaren historia osoan sinfonia hau programatzen dela. Sinfonia etenik gabeko bi zatik osatzen dute: lehenengoan, latinez abestutako erlijio-ereserki bat, eta, bigarrenean, Goetheren Faustoren azken eszenak, alemanez abestuak. Hori interpretatzeko, Hamabostaldiak bildu ditu, Robert Treviñoren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa arlo instrumentalean; Donostiako Orfeoia, Iruñeko Orfeoia, Easo Eskolania eta Easo Gazte Abesbatza abesbatza-pasarteetarako eta ahots bakarlarien pasarteetarako Sarah Wegener, Mojca Erdmann eta Miren Urbieta-Vega sopranoak, Justina Gringyte mezzosopranoa, Claudia Huckle kontraltoa, Aj Glueckert tenorra, José Antonio López baritonoa eta Mikhail Petrenko baxua.

Aste honetan hasi dira ekoizpen handi honen entseguak Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan, Robert Treviñoren batutapean joko duten bi orkestren lehen elkartzearekin, eta laster egingo dute bat entseguekin hiru abesbatzek.

 

 

Hitzordu handiez betetako Denboraldia Euskadiko Orkestrarentzat

 

Horrela, Euskadiko Orkestrak garrantzi handiko musika-hitzorduez betetako Denboraldi berri bati ekingo dio. Abonu Denboraldia irailaren 29an hasiko da, Mahlerren beste sinfonia handi batekin, Hirugarrena. Aurretik, abuztu eta irailean, hainbat grabazio egingo ditu, Columbus Fundazioak antolatutako Arantzazu Jaialdiaren bigarren edizioan parte hartuko du kontzertu bikoitz batekin, eta Zinemaldiaren barruko ohiko Kontzertua & Proiekzioa eskainiko du Donostiako Belodromoan. Euskadiko Orkestraren hurrengo hitzorduei buruzko informazio guztia hemen

 

Informazio gehiago

Musika Hamabostaldia
Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar