
Kalean da Kalakan eta Euskadiko Orkestraren disko berria, kontzertu-bira baten bezperetan
Euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa, Elkar diskoetxearen zigilupean grabatua, gaur, urriak 18, kaleratu da eta eskuragai dago merkataritza-establezimendu eta plataforma digital nagusietan.
Diskoa aurkezteko bost kontzertu antolatu dituzte bi euskal taldeek Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian urriaren 20tik azaroaren 5era. Salgai daude kontzertu guztietarako sarrerak 10 eurotik 26 eurora bitarteko prezioan.
Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren ‘KlasikAT’ egitasmoaren baitan aurkezten da.

Denboraldi honetan ere ETB2k Euskadiko Orkestraren kontzertuak emango ditu larunbat goizetan
Bihartik aurrera, urriak 16, 11:00etan, ETB2k Euskadiko Orkestraren kontzertuen emisioa berreskuratuko du, hasiera batean 20/21 Denboraldikoena eta ondoren 21/22 Denboraldikoena.
Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du.

Euskadiko Orkestrak lehiaketara atera ditu kontzertino postu bat eta bi biola tutti postu
Izen-ematea abian da 2022ko otsail eta martxoan egingo diren bi lehiaketetarako.

Makhtin, Stadler eta Sicilianok ‘Brahms Fest’-eko beren parte-hartzea larunbat honetako Matinéean amaituko dute
Joan den larunbatean Miramongo Matinéeen inaugurazio-kontzertua eskaini ondoren, biolinjoleak, biolontxelojoleak eta pianojoleak Brahmsen beste hitzordu monografiko bat proposatzen dute larunbat honetarako, urriaren 9rako, baina egile alemaniarraren beste obra batzuekin: ‘Biolontxelorako 1. Sonata’, ‘Biolinerako 3. Sonata’ eta ‘Pianodun 3. Trioa’.

Euskadiko Orkestrak Tom Borrow pianojolea hartuko du 'Brahms Fest'-en baitan
Dmitri Makhtin biolinjolearekin eta Alexey Stadler biolontxelojolearekin batera ohiko lau hiriburuetan bost kontzertu eman ostean, Euskadiko Orkestrak beste hainbeste kontzertu eskainiko ditu urriaren 5etik 13ra, Johannes Brahms konpositore alemaniar ospetsuari eskainita, oraingoan Tom Borrowrekin batera, 21 urterekin nazioartean garrantzi handia hartu duen pianojole gaztea.
Sarrerak salgai daude saio guztietarako 10 eurotik 35 eurora.

Salgai dago ‘Americascapes’, Robert Treviñoren zuzendaritzapean eta Ondine diskoetxearekin egindako bigarren grabazioa
Gaurtik aurrera, urriak 1, salgai dago plataforma digitaletan eta merkataritza-establezimendu ugaritan Ondine diskoetxeak editatutako ‘Americascapes’ diskoa. Robert Treviñoren zuzendaritzapean, erregistro diskografiko berri honek oso ezagunak ez diren lau egile amerikar ditu ardatz —Loeffler, Ruggles, Hanson eta Cowell—.
