Berriak
Asteartea 08 Martxoa, 2022

Pinchas Steinberg maisu entzutetsuak Berliozen ‘Fantastikoa’ zuzenduko du Euskadiko Orkestraren datozen kontzertuetan

Azken hamarkadetako maisu errespetatu eta balioaniztunenetako bat den Pinchas Steinbergek erronka sinfoniko bikoitza izango du esku artean Berliozen ‘Fantastikoa’ eta Beethovenen ‘Zortzigarrena’-rekin.

Salgai daude sarrerak programa berri honen kontzertu guztietarako, martxoaren 10etik 15era izango direnak Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Asteazkena 02 Martxoa, 2022

Euskadiko Orkestrak Mahlerren asmo handiko ‘Lurraren kanta’-ri egingo dio aurre Musika-Música Jaialdian

Robert Treviñoren batutapean, eta Anna Lapkovskaja mezzosoprano eta Stefan Vinke tenorraren ahotsez lagunduta, orkestrak larunbat honetan eskainiko du bere kontzertua, martxoak 5, 20:30ean, Euskalduna Jauregian.

Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdiaren 21. edizioa martxoaren 4tik 6ra egingo da mota guztietako publikoei zuzendutako 70 kontzerturekin, ohiko maratoi-formatuan.

Osteguna 24 Otsaila, 2022

Fagota protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

‘Errenazimendutik’ izeneko kontzertuan Barrococo taldeak Bertoli, Jiranek, Telemann, Postel eta Vivaldiren obrak eskainiko ditu larunbat honetan, otsailak 26, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean. Sarrerak salgai daude 10 eurotan.

Osteguna 17 Otsaila, 2022

Robert Treviñok zapore erabat estatubatuarra duen programa baten aldeko apustua egingo du Bernstein eta Zhourekin

Otsailaren 21etik 25era Euskadiko Orkestrak eskainiko duen kontzertu-programa berria honako lanek osatzen dute: Bernsteinen ‘West Side Story’-ko ‘Dantza Sinfonikoak’ eta ‘2. Sinfonia’ eta Zhouren ‘Orkestrarako kontzertua’.

Kursaal Auditoriumeko bi kontzertuak Tomas Araguesi eskainiko zaizkio, duela egun gutxi zendutako konpositoreak Euskadiko Orkestrarekin lotura estua izan baitzuen urte luzez.

Ostirala 11 Otsaila, 2022

Varvararen piano-errezitala larunbat honetako Miramongo Matinéeetan

Mundu mailan ospetsua den pianojole errusiarra izango da Miramongo Matinéeetako protagonista Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian debutatu ostean. Bachen ‘Goldberg bariazioak’ interpretatuko ditu larunbat honetan, otsailak 12, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan.

Osteguna 03 Otsaila, 2022

‘Elkano’ proiektuaren baitako Joël Mérahren obra baten estreinaldia, Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren argudio ugarietako bat

Mei-Ann Chen orkestraren podiumera igoko da lehendabizikoz programa heterogeneo batekin. Bertan, azpimarratzekoa da ‘Elkano: Mundubira musika bidelagun’ proiektuko hirugarren lanaren estreinaldia: Joël Mérahren, ‘Jakinduriaren usaina’. 

Gainera, Varvarak Bartoken ‘Pianorako 3. Kontzertua’ eskainiko du Beethovenen ‘7. Sinfonia’-rekin amaituko diren kontzertuetan.