Osteguna 26 Azaroa, 2026

Eguzkilore izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Eguzkilore izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestrako musikariz osatutako boskoteak Mozart, Pujanek eta Sussmayr-en obrak interpretatuko ditu larunbateko kontzertuan, azaroak 28, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Larunbat honetan, azaroak 28, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen 26/27 Denboraldiko bosgarren hitzordua izango da. Bertan, Eguzkilorek ‘Sustrai hegalariak’ izeneko kontzertua eskainiko du. Bost interpreteak Euskadiko Orkestraren kideak dira: Larraitz Oiartzabal (biolina), Esther Alba (biola), Pascale Michaud (biolontxeloa), Helene Billard-Alirol (flauta) eta Oscar Diago (oboea). Gainera, boskoteari laguntzen arituko da Puy Barral errezitatzailea ere.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Eguzkilore boskoteak bidaia musikal bat proposatzen digu, Klasizismoaren ganbera-errepertorioa eta sorkuntza garaikidea lotzen dituena, Wolfgang Amadeus Mozart, Przemyslaw Pujanek eta Franz Xaver Süssmayr musikagileen obren bidez. Azken hau Mozarten ikasle eta kolaboratzailea izan zen eta ezaguna da Mozarten beraren Requiem ospetsua osatu zuelako hura hil ostean.

Lehendabizi Mozartek 1781ean bere lagun Friedrich Rammentzat idatzitako Oboe eta harirako K.370 kuartetoa entzungo dugu. Protagonismo liriko eta adierazkor nabarmena ematen dio obrak oboeari. Bestetik, Mozartek ez zuen flautarekiko zaletasun berezirik sentitzen, baina instrumentu honetarako bere kuartetoak ganbera-musikaren funtsezko obra bihurtu dira. Flauta eta harirako K.285 kuartetoa bere bigarren mugimenduaren fintasunagatik nabarmentzen da, adagio bat, non flautak melodia eder bat hedatzen duen harien pizzicatozko akonpainamenduaren gainean.

Programak gertakari berezi bat ere barne hartzen du: Przemyslaw Pujanek poloniar biolinjole, biolista eta konpositore gaztearen oboe, biolin, biola eta biolontxelorako Contornos kuartetoaren erabateko estreinaldia. Sorkuntza berri bat deskubritzeko eta gaur egungo musikaren beste ahots batzuetara hurbiltzeko aukera izango da.

Süssmayr-en Flauta, oboe, biolin, biola eta biolontxelorako kintetoak osatuko du ibilbidea. Gardentasun eta freskotasun dotoreko lana da, oso ohikoa ez den formaziorako idatzia.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Az
11 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h. Bertan behera
Denboraldi Sinfonikoa Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Bertan behera
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Og
13 Or
13 azaroa, 2026 Ostirala, 11:00 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Logelan Logale
14 Lr
14 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 4. Matinéea: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián
4. Matinéea: La Brisa Ensemble
15 Ig
16 Al
17 Ar
18 Az
19 Og
20 Or
21 Lr
22 Ig
23 Al
23 azaroa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinski
24 Ar
24 azaroa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Pamplona/Iruña
Falla / Debussy / Stravinski
25 Az
25 azaroa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Falla / Debussy / Stravinski
26 Og
26 azaroa, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
27 Or
27 azaroa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Falla / Debussy / Stravinski Lucas Macías Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Falla / Debussy / Stravinski
28 Lr
28 azaroa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 5. Matinéea: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
5. Matinéea: Eguzkilore
29 Ig
30 Al