Berriak
Ostirala 11 Otsaila, 2022

Varvararen piano-errezitala larunbat honetako Miramongo Matinéeetan

Mundu mailan ospetsua den pianojole errusiarra izango da Miramongo Matinéeetako protagonista Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian debutatu ostean. Bachen ‘Goldberg bariazioak’ interpretatuko ditu larunbat honetan, otsailak 12, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan.

Osteguna 03 Otsaila, 2022

‘Elkano’ proiektuaren baitako Joël Mérahren obra baten estreinaldia, Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren argudio ugarietako bat

Mei-Ann Chen orkestraren podiumera igoko da lehendabizikoz programa heterogeneo batekin. Bertan, azpimarratzekoa da ‘Elkano: Mundubira musika bidelagun’ proiektuko hirugarren lanaren estreinaldia: Joël Mérahren, ‘Jakinduriaren usaina’. 

Gainera, Varvarak Bartoken ‘Pianorako 3. Kontzertua’ eskainiko du Beethovenen ‘7. Sinfonia’-rekin amaituko diren kontzertuetan.

Ostirala 28 Urtarrila, 2022

Euskadiko Orkestraren aipamena egin dute ‘The New Yorker’-en orrialdeetan

New Yorkeko asteroko argitalpenak, munduan bere generoko garrantzitsuenetako bat denak, aipamen berezia egin die Euskadiko Orkestrari eta duela gutxi argitaratu dituen bi grabazioei, ‘Ravel’ eta ‘Americascapes’, Robert Treviñok zuzendutakoak Ondine diskoetxearekin.

Osteguna 27 Urtarrila, 2022

Easo Abesbatza izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Donostiako abesbatza ospetsuaren ahots mistoek Erromantizismo ingeles eta alemaniarreko oinarrizko obren programa bat proposatuko dute larunbat honetan, urtarrilak 29, 11:00etan, orkestraren Miramongo egoitzan eskainiko duten kontzertuan.

Programa honek hasiera batean aurreikusitakoa ordezkatuko du, hau da, ‘Living Room Music’ kontzertu didaktikoaren egokitzapena, pandemiari lotutako murrizketengatik bertan behera utzi behar izan zena. Arrazoi beragatik, Matinée honetarako sarrerak ez dira salgai jarriko.

Asteazkena 26 Urtarrila, 2022

‘Euskadiko Orkestra Cirkus’ martxoaren 19ra atzeratu da Kursaalen; Gasteizen, aldiz, mantendu egingo da igande honetan

Askotariko musika eta zirkuaren magia uztartzen dituen ekoizpen honen Musika Familian kontzertuak aste honetarako programatuta zeuden: urtarrilaren 29an (18:00) Kursaalen eta urtarrilaren 30ean (saio bikoitzean: 17:00 eta 18:30) Garcia Lorca Antzokian. Gasteizko kontzertuek aurreikusitakoaren arabera jarraitzen dute, baina Donostiako hitzordua martxoaren 19ra atzeratu behar izan da pandemiaren murrizketen ondorioz.

Ostirala 14 Urtarrila, 2022

Ganbera-musika eta dantza garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna larunbat honetako Miramongo Matinéean

ARAH taldea, gehienbat Euskadiko Orkestrako musikariez eta hainbat dantzariz osatua, aurtengo lehen Matinéeko protagonista izango da, ‘Bazen Behin’ ikuskizunarekin. Emanaldiak ganbera-musika eta dantza garaikidea uztartzen ditu, euskal musika herrikoia abangoardiara ekartzeko ahaleginean.

Ikuskizun hau bihar, larunbata, urtarrilak 15, 11:00etan, eskainiko dute Miramonen. Azken orduko ordezkapen gisa sortu da, Euskadiko Orkestra Quartet baitzen hasiera batean hitzordu hau eskaini behar zuen taldea, baina kide batek Covid-en positibo eman duelako ezin izango du Matinée hau eskaini.