Falla / Debussy / Stravinski
Abestu Euskadiko Orkestrarekin [12'] (Gasteizen izan ezik)
- Doña Francisquita, "Coro de románticos"
(A. Vives) - Hara nun diran
(J. M. Iparragirre / P. Sorozabal) - I lombardi
(G. Verdi)
M. Falla
El sombrero de tres picos. Suite nº2 [13']
C. Debussy
La mer [23']
I. Stravinsky
Suzko txoria. Suite [23']
Lucas Macías
Zuzendaria
Euskadiko Orkestra
Data eta Lekua
-(e)tik gora
10 €Informazioa
Lehen bi edizioek izandako arrakastaren ondoren, Abestu Euskadiko Orkestrarekin bueltan izango da eta orkestrarekin batera abesteko prest dauden zaletuen ehun ahots gogotsu baino gehiago bilduko ditu beste behin.
Ondoren, Fallak, Debussyk eta Stravinskik XX. mendearen hasierako modernitateari buruzko hiru ikuspegi eskainiko dizkigute, Paris kultur eta estetika trukerako epizentro izan zen garai batean. Diaghileven Ballets Russes ospetsuentzat idatzitako El sombrero de tres picos lanean, Fallak Espainiako erritmo eta doinu herrikoiak —hala nola fandangoak, jotak eta farrukak— dinamismo liluragarriko eta umorerik falta ez duen ballet bihurtu zituen. Debussyk, berriz, La mer obran, kontakizun esplizitua saihestu zuen, eta hiru «zirriborro sinfoniko» sortu zituen. Horietan, harmonia ezegonkorrek eta etengabe aldatzen diren tinbreek itsasoaren aldakortasuna iradokitzen dute, ozeanoaren egunsenti ikusgarria nahiz haizearen eta olatuen arteko elkarrizketa harrapatuz. Azkenik, Stravinskiren Suzko txoriak, konpositorearen lehen arrakasta handiak, errusiar ipuin fantastiko baten exotismoa eta aparteko fintasuna duen orkestrazioa uztartzen ditu. Lucas Maciasek berriro ere Euskadiko Orkestra gidatuko du, orkestraren birtuosismo handia eskatzen duen triptiko honetan.
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Azaroa

Bertan behera












