Miramongo Matinéeak

7. Matinéea: Arah

 

Ez dago sarrerarik salgai une honetako edukiera-mugen ondorioz.

Data eta Lekua

15Urtarrila, 2022Larunbata, 11:00 h.Donostia / San SebastiánMiramonKutxa

-(e)tik gora

10 €

Informazioa

Ganbera-musikariak eta dantzariak biltzen dituen talde honek Bazen Behin izeneko ikuskizuna eskainiko du, Garazi Zabaleta konpositore eta pianistak idatzi eta/edo moldatutako obrekin. Zabaleta bera Miramongo Matinée honetan pianoaren buru jarriko da eta ikuskizun honen sorkuntza-prozesua eta obrak azalduko ditu.

Zabaletak Euskadiko Orkestrako kide diren musikariek osatzen duten ganbera-boskotea izango du alboan: Sara Zufiaurre (klarinetea eta klarinete baxua), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Delphine Dupuy (biola), Raquel Cortinas (bigarren biolina) eta Larraitz Oiartzabal (lehen biolina). Euskadiko Orkestrako perkusiojole Igor Arostegik, Arantxa Gastesi pianistak eta Garazi Etxaburu eta Miren Lizeaga dantzariek ere parte hartuko dute ikuskizunean.

Emanaldi honek euskal tradizioa abangoardiara ekartzeaz gain obra berriak aurkeztea du helburu, eta sorkuntza-prozesua aldarrikatzea. Hein handi batean, euskal kultura josi duten musika-obren moldaketan oinarritzen da ikuskizuna. Tradizioaren elementuak abiapuntu hartzen ditu eta dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen.

‘Bazen behin’ tituluak oso antzinako iragana gogora ekartzeko haurtzaroko ipuinetan erabili izan den esamolde herrikoiari erantzuten dio. Horrela, ARAHren ideia kultur tradiziotik abiatuta fikzio bat sortzea da; orainetik abiatu eta entzuleak bere soinu-paisaien mugetarainoko bidaia moduko bat izango da, norberaren memoria adierazlearen, oroitzapenen, bidez. Kontua da, beraz, herri-kantak gehiago arakatzea, nolabaiteko berrikuntzaz bustitzea, eta sustraiak begirunez tratatzea.

Hasiera batean, Miramongo Matinée hau Euskadiko Orkestra Quartetek eskaini behar zuen, baina kideetako batek positibo eman du Covid-19n eta, ondorioz, azken orduko ordezkapena bilatu behar izan da.

Pandemiaren ondorioz edukiera-murrizketak daudenez, ez da Matinée honetarako sarreren salmentarik izango.



Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Martxoa

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
11 Az
12 Og
13 Or
13 martxoa, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
14 Lr
14 martxoa, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
15 Ig
16 Al
16 martxoa, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
17 Ar
17 martxoa, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 Az
18 martxoa, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Schumann / Respighi
19 Og
20 Or
21 Lr
21 martxoa, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 11. Matinéea: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
11. Matinéea: Ensemble clásico
22 Ig
23 Al
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
28 Lr
29 Ig
30 Al
31 Ar