8. Matinéea: Easo Abesbatza
E. Elgar
Ecclesiasticus 44: 16-17. Ecce sacerdos magnus [4']
3 motetes [10']
J. Brahms
Geistliches Lied [5']
Salmo nº13, 'Herr, wie lange’ [5']
F. Mendelssohn
Sonata para órgano nº3 [10']
Elias. Aria: ‘Dann werden die gerechten leuchten’ [3']
Zwei Geistliche Lieder [6']
Elias. Recitativo y Aria: ‘If with all your hearts’ [4']
Hör mein Bitten [10']
Easo Abesbatza
Informazioa
2006 urtean sortua, Easo Emakumeen Abesbatzaren emakumeen ahotsek eta Easo Abesbatzaren ahots grabeek osatzen dute Easo Ahots Mistoen Abesbatza. Batzuek zein besteek ibilbide zabala eta frogatua zuten aurretik eta talde berri honetan bildu ziren, ahots mistoentzat propio konposatuak diren errepertorioak lantzeko, sinfoniko-koral, ganbera zein operistikoak. Ahots mistoen taldeak dagoeneko ibilbide sendoa egin du, eta, horri esker, bertako eta nazioarteko orkestra handien ondoan jardun da opera- eta zarzuela-ekoizpen ugaritan.
Oraingoan Easo Abesbatzak Romantik programa aurkeztuko du, non Erromantizismo ingeles eta alemaniarreko hiru konpositore nagusiren obra erlijiosoak biltzen diren: Edward Elgar, Johannes Brahms eta Felix Mendelssohn.
Ana Belen Garcia organoan eta pianoan eta Gorka Mirandaren zuzendaritzapean, musika koralari eskainitako lehen zati batek eta abesbatzako zenbait bakarlariren parte-hartzea izango duen bigarren zati batek osatzen dute kontzertua: Maria Jaunarena eta Lorea Lopez sopranoak, eta Luken Munguira eta David de Oliveira tenorrak.
Kolore eta testuraz betetako kaleidoskopio bat izango da, erabat sortzailea den garai bateko koru- eta ahots-musikan barneratzeko, jenio poetiko askea gauza guztien gainetik jarri izan zen garai bateko musikan.
Oharra: Programa honek hasiera batean aurreikusitakoa ordezkatuko du, hau da, ‘Living Room Music’ kontzertu didaktikoaren egokitzapena, pandemiari lotutako murrizketengatik bertan behera utzi behar izan zena.
Artistak
Orkestraren jarduerari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Aukeratu buletina eta eman izena.
Suscribe to our NewsletterEz eskerrik asko, jarraitu erosketak egiten
Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

