
Euskadiko Orkestrak ‘Logelan logale’ haur kantataren hirugarren edizioa egin du Miramonen
2025eko eta 2026ko udaberrietako bi edizio arrakastatsuren ondoren, Euskadiko Orkestrak ‘Logelan logale’ bere ekoizpen propioa eskaini du berriro, Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musikarekin, azaroaren 13an, Miramonen.
Edizio berezia da Amara Berri ikastetxeko haur gorren talde batek bat egin duelako haur-abesbatza handiarekin, keinuen, mugimenduaren eta hainbat elementu eszenikoren bidez.

La Brisa Ensemble izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Harpadun boskoteak Schmitt, Daniel-Lesur eta Crasen obrak interpretatuko ditu Denboraldiko laugarren kontzertuan, larunbatean, azaroak 14, 11:00etan, Miramonen.

Euskadiko Orkestrak Aita Donostiaren 'La vie profonde de Saint François d’Assise' berreskuratuko du Parisko estreinaldiaren mendeurrenean
Euskadiko Orkestrak 26/27 Denboraldiko bigarren programa sinfonikoa aurkezten du, Aita Donostiaren 'La vie profonde de Saint François d’Assise' obra protagonista duena. Tradizioa eta garaiko musika-abangoardiako hizkuntzak uztartzeko gai izan zen konpositorearen ikuspegi eszenikoa berraurkitzea ere ahalbidetuko du berreskuratze honek.
BBVA Fundazioaren babes esklusiboa duen musika-proiektu berri hau mugarri bat da euskal musika-ondarearen aintzatespenean, eta eragile ugari inplikatu ditu.
Kontzertuak azaroaren 6tik 11ra bitartean izango dira Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean, eta sarrerak salgai daude 10 eurotik aurrera.

Ensemble Diatessaron izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Musika barroko eta errenazentistan espezializatutako taldeak musika eta Margarita Nafarroakoaren ‘Heptameron’ eta Rabelaisen ‘Gargantua’ liburuetako kapituluen irakurketa uztartuko ditu larunbatean, urriak 31, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

H.E.C. laukotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Hari eta pianoz osatutako laukoteak Garcia Leoz eta Turinaren obrak interpretatuko ditu Denboraldiko bigarren kontzertuan, larunbatean, urriak 24, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Euskadiko Orkestraren 26/27 Musika Gelak kulturarako irisgarritasuna aldarrikatzen du
Euskadiko Orkestraren hezkuntza- eta gizarte-zikloak musika sinfonikoa haurrei, gazteei eta hainbat kolektibori ikuspegi sortzaile, inklusibo eta parte-hartzailetik hurbiltzearen garrantzia aldarrikatzen jarraitzen du.
Ziklo berriak bost ekoizpen propio ditu: aurreko denboraldietan aurkeztutakoak batzuk —’Arriaga bizi da’, ‘Logelan Logale’ eta ‘Mozart, Nannerl eta Lagunak’—, eta orain estreinatuko diren beste hainbat —‘Aniztasuna harmonian’ eta ‘Brassstorm’—.
Zikloak 70 jarduera baino gehiago ditu guztira, eta horien artean daude ‘Musikazaleak’ tailerren hirugarren edizioa, FEVAS-Plena Inclusion Euskadirekin lankidetzan, eta kolektibo eta ikastetxeei zuzendutako Entsegu Irekiak.
- 1 of 157
- Noticias siguientes
