
Donostia Zinemaldia, Euskadiko Orkestra eta SGAE Fundazioa zinema eta musikarekin itzuliko dira Belodromora, larunbata 19 arratsaldean
Euskadiko Orkestrak, Donostiako Orfeoiak, Andoni Martinez Barañanok eta Juan Jose Oconek parte hartuko dute aurtengo edizioko kontzertuan, irailaren 19an, larunbata, 18:00etan. Belodromoak 3.000 laguni irekiko dizkie ateak, filmetako eszenen eta soinu-banden festara joateko. Ordu eta laurdeneko gozamena izango da eta sarrera doakoa.
Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak duela urte batzuetatik Zinemaldiaren lehen larunbatean arrakasta handiz aurkezten duten kontzertu honetarako hautatu diren obrak dira, besteak beste, Carmelo Bernaolaren ‘Verano Azul’ edo ‘La clave’; ‘El cantor de México’ eta ‘El amor es como un ramo de violetas’ (Luis Mariano irundarraren ahotsa Andoni Martinez Barañano tenorrak jarriko du); ‘Winnipeg’ eta ‘Sacamantecas’.

Euskadiko Orkestrak Jose Maria Sanmartin konpositore gasteiztarra berreskuratuko du
Aste honetan, Miramon grabazio-estudio bihurtu da berriro, Jose Maria Sanmartinen lehen erregistro sinfonikoari ekiteko, haren jaiotzaren mendeurrenean eta haren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean. Pablo Urbina gasteiztarra ari da orkestra zuzentzen.

Gaur jarri dira salgai 26/27 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak
Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 26/27 Denboraldi Sinfonikoko hitzorduetarako sarrerak.

Euskadiko Orkestrak 26/27 Denboraldiari hasiera emango dio Musika Hamabostaldian hiru aldiz parte hartuz
Abuztuaren 7an, orkestrako ganbera-talde batek kontzertu barrokoa eskainiko du Senperen; abuztuaren 12an, Victoria Eugenia Antzokian Arriagaren figura omenduko du orkestrak, Juanjo Menaren batutapean; eta abuztuaren 19an, 300 musikariz osatutako talde erraldoiaren parte izango da Euskadiko Orkestra Berliozen ‘Meza handi’ itzelaren interpretazioan.
Gainera, abuztuan eta irailean Euskadiko Orkestrak hainbat grabazio egingo ditu, horien artean Jose María Sanmartin pianista eta konpositore gasteiztarraren lan sinfonikoaren erregistroa.

Gaurtik aurrera salgai daude Euskadiko Orkestraren 26/27 Denboraldi Sinfonikoko abonamenduak
Abonamenduek 10 kontzertu hartzen dituzte barne eta Bilbon, Iruñean eta Donostian jarri dira salgai 87 eurotik aurrera.

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren hirugarren edizioak 132 ahotsak baditu dagoeneko
Atzo egin zen Miramonen herritarren abesbatza osatuko duten 132 ahotsen esleipen zozketa. Entseguak irailaren 16an hasiko dira eta bi hilabetez luzatuko dira. Horren ostean, abesbatza prest egongo da Baluarte, Euskalduna eta Kursaaleko eszenatokietara igotzeko azaroaren 24tik 27ra.
- 1 of 155
- Noticias siguientes
