
Irauli izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Gehienak Euskadiko Orkestrako kide diren hamahiru interpretez osatutako taldeak Vivaldi eta Bachen obrak joko ditu larunbat honetan, urtarrilak 17, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak bukatu egin dira.

Euskadiko Orkestrak Rachel Willis-Sørensenekin hasiko du urtea, bel cantoaren ahots gorenetako batekin
Soprano estatubatuarra operaren munduko ahots harrigarrienetakotzat jotzen da eta Richard Straussen ‘Azken lau Liederren’ interpretazioan berretsiko du.
Urtarrilaren 17an 200 urte beteko dira Juan Crisostomo de Arriaga hil zela eta haren oroimenez ‘Los esclavos felices’ operaren obertura interpretatuko du orkestrak. Brahmsen ‘Laugarrena’-rekin amaituko diren kontzertuak urtarrilaren 12tik 16ra bitartean izango dira ohiko lau hiriburuetan.

Tronpari omenaldia larunbat honetako Miramongo Matinéean
Beethovenek metalezko haize instrumentu honi eskainitako ganbera-errepertorioa interpretatuko du El Sonido del Silencio taldeak larunbat honetan, abenduak 20, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren bigarren edizioak 132 ahotsak baditu dagoeneko
600 lagun baino gehiagok izena eman ostean, atzo egin zen Miramonen herritarren abesbatza osatuko duten 132 ahotsen esleipen zozketa.
Entseguak urtarrilaren 14an hasiko dira eta bi hilabetez luzatuko dira. Horren ostean, abesbatza prest egongo da Baluarte, Kursaal eta Euskaldunako eszenatokietara igotzeko martxoaren 13 eta 18a bitartean.

Bilboko Koral Elkartea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Mende bat baino gehiagoz argitaratu gabe egondako Valentin Zubiaurreren obra liturgiko eta sakroaren aukeraketa bat aurkeztuko du Bilboko abesbatzak larunbat honetan, abenduak 13, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak 11 eurotan daude salgai.

Txaloaldi luzeak Euskadiko Orkestrarentzat Bartzelonako L’Auditorin
Bi ordu eta laurdeneko kontzertuen ondoren, Euskadiko Orkestrak Bartzelonako publikoaren txalo zaparrada handiak jaso zituen ostiralean, larunbatean eta igandean, Ravel omentzeko, Sorozabal deskubritzeko eta Mahler zorrotz eta beti bikainean murgiltzeko baliagarriak izan ziren kontzertuetan.
- 1 of 149
- Noticias siguientes
