Osteguna 26 Otsaila, 2026

Belharra izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Belharra izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Boskoteak Xostakovitx eta Schumannen obrak joko ditu larunbat honetan, otsailak 28, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan. 

Larunbat honetan, otsailak 28, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da, Belharra taldeak eskainiko duena. Bost interpreteetatik lau Euskadiko Orkestraren kideak dira: Annemarie Harmat (biolina), David Carmona (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola) eta Pascale Michaud (biolontxeloa). Javier Perez Azpeitiak osatuko du taldea pianoan.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Dmitri Xostakovitxen Pianodun 2. Trioa elegia moduko bat da, 1944an idatzia bere lagun min Ivan Sollertinskiren omenez —musikologo eta kritikari literario eta musikala—, bihotzekoak jota hil berria zenean. Bere izaera goibela lehen mugimenduan nabaritzen da bereziki, biolontxeloaren harmonikoen soinu hauskor ia naturaz gaindikoak hasitako fugato hileta batean. Baita hirugarren mugimenduan ere, txakona batean, non pianoak zortzi akordeko segida bat jotzen duen, beste bi instrumentuak auhen antzeko batean babesten dituena. Bigarren eta laugarren mugimenduak, scherzo bat eta finalea, zorrotzagoak eta bortitzagoak dira.

Robert Schumannek, bere aldetik, gau ugari lorik egin gabe igaro zituen bere Pianodun Kintetoa Op.44 konposatzen. Amaitu zuenean, 1842an, musikagilea fisikoki eta mentalki bere indarren mugan zegoen; obrak, ordea, ez du ahalegin horietatik ezer adierazten, kontrakoa baizik. Clara Schumannen arabera, hari eskainitako lan hau “indarrez eta freskotasunez beteta” zegoen, eta “bikaina eta txundigarria” zen. Wagnerrek berak ere bat egin zuen aintzatespen orokor honekin. Obra hau berehala bihurtu zen Schumannen konposizio ezagunenetako batean, eta ganbera-musikako literaturaren altxorretako bat izaten jarraitzen du.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al