
Miramongo Matinéeak larunbat honetan itzuliko dira, urriak 8
Akelarre Abesbatza eta Vocalia Taldea abesbatzek, ‘Living Room Music’ perkusio-ikuskizunak, Cuivres en Pays Basque taldearen metalek eta Euskadiko Orkestrako hainbat ganbera-taldek osatzen dute Miramongo Matinéeen ziklo berriko 16 musika hitzorduen sorta, eta abonamenduak salgai daude.
Ensemble Oiassok emango dio hasiera zikloari larunbat honetan, urriak 8, 11:00etan, Beethovenen ‘Septimino’ obrarekin plater nagusi gisa. Sarrerak 11 eurotan daude salgai hitzordu honetarako eta Denboraldiko beste guztietarako.

Salgai sarrerak ‘Ondinaren magia’-rako, Euskadiko Orkestraren Denboraldiko lehen Musika Familian programa
Magia, musika eta fantasia uztartuko dituen ‘Ondinaren magia’ ikuskizunerako sarrerak eskuragai daude 5 eurotik aurrera. Urriaren 15ean Miramonen saio bikoitzean (11:00 eta 12:30) eskainiko den programa hau Musika Gela zikloaren 22/23 Denboraldiko familiei zuzendutako lehena izango da.

Xostakovitxen ‘Zortzigarren’ tragiko eta harrigarriarekin ekingo dio Euskadiko Orkestrak Kontzertu Denboraldiari
Robert Treviño zuzendari titularrak gidatuko du orkestra ‘Tragedia gainditzea’ goiburu duen 22/23 Denboraldi hasiera honetan. Lehen programa honen plater nagusia Dmitri Xostakovitxen ‘8. Sinfonia’ izango da, bere obra handia, Bigarren Mundu Gerraren izugarrikeriek zirauten bitartean idatzia, eta kontrapuntu atsegina Manuel de Fallaren ‘Espainiako lorategietako gauek’ jarriko dute, Alexei Volodin pianista garrantzitsuaren interpretazioan.
Sarrerak salgai daude irailaren 23tik 29ra ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako, 10 eta 38 euro bitartean.

‘Kontzertua & Proiekzioa’ Belodromoan
Zinemaldiaren 70. edizioan Euskadiko Orkestrak eskainiko duen zine-musikako kontzertua aurkezten dute Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak.
Bi edizioz pandemiagatik falta izan ostean, berriz berreskuratu da hitzordu garrantzitsu hau. Ohikoa izan den moduan, Zinemaldiko lehen larunbatean, eguerdian irekiko da Belodromoa musikazale, zinemazale eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizunerako.
Begi-belarriak plazerez goxatu ahal izango dira ordu eta laurdenez, larunbatean, irailak 17, eguerdiko hamabietan hasita. Sarrera doakoa izango da.

Salgai 22-23 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak
Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 22-23 Kontzertu Denboraldiko hitzordu guztietarako sarrerak.

‘¡De película!’, zine-musika Hollywoodeko izarrekin irailaren 1ean
Hamar egun baino ez dira geratzen Euskadiko Orkestra zinemaz jantz dadin Kursaal Auditoriumean (20:00) film arrakastatsuenetako batzuen soinu-bandak interpretatzeko: ‘Karibeko piratak’, ‘Titanic’, ‘Deabruzko panpina’, ‘The Mask’, ‘Erregearen hitzaldia’, ‘Bizitza ederra da’ eta beste asko. Bi aktore bikoiztailek Jack Sparrow, Forrest Gump, Jurgi VI.a eta Chucky bezalako pertsonaiei ahotsa jarriko diete eta zine-kontzertu zirraragarri honi benetakotasun handia emango diote.
Sarrerak salgai daude 25 eurotan euskadikoorkestra.eus-en eta Kursaaleko leihatilan.
