Asteartea 04 Urria, 2022

Miramongo Matinéeak larunbat honetan itzuliko dira, urriak 8

Miramongo Matinéeak larunbat honetan itzuliko dira, urriak 8

Akelarre Abesbatza eta Vocalia Taldea abesbatzek, ‘Living Room Music’ perkusio-ikuskizunak, Cuivres en Pays Basque taldearen metalek eta Euskadiko Orkestrako hainbat ganbera-taldek osatzen dute Miramongo Matinéeen ziklo berriko 16 musika hitzorduen sorta, eta abonamenduak salgai daude.

Ensemble Oiassok emango dio hasiera zikloari larunbat honetan, urriak 8, 11:00etan, Beethovenen ‘Septimino’ obrarekin plater nagusi gisa. Sarrerak 11 eurotan daude salgai hitzordu honetarako eta Denboraldiko beste guztietarako.

Urriaren 8an, larunbata, hasiko da Euskadiko Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeen 2022-2023 Denboraldia; hiru hamarkada baino gehiago daramatza zikloak Euskadiko Orkestraren programazioan kalitatezko musika alternatiba bat eskaintzen. Sortu zenetik Kutxa Fundazioaren babesa duen zikloak ekainaren 3ra arte iraungo du, eta guztira hamasei hitzordu hartuko ditu barne.

Euskadiko Orkestrako ganbera-taldeek hartu ohi dute zikloaren programazioaren zati handi bat, eta Denboraldi hau ez da salbuespena izango. Harizko eta haizezko instrumentu ezberdinen zenbait formaziok errepertorio klasikoko eta ganbera-musikako beste altxor ezkutuago batzuetako obrak deskubritzen jarraituko digute: Sexteto Apasionado, Hemiola Laukotea, Belle Époque Laukotea, Haize, Arima Boskotea edo Cuivres en Pays Basque, Iparraldeko orkestretako eta Euskadiko Orkestrako ia hogeita hamar bat metalezko haize instrumentistaz osatutako formazio bitxia.

Hala ere, formatu horretatik aldentzen diren proposamenak ere ikusiko ditugu. Esate baterako, Euskadiko Orkestraren perkusio-sekzioak etxeko elementuekin egindako perkusio-ikuskizunari ekingo dio berriro, Living Room Music. Musika Gela hezkuntza zikloan hain modu arrakastatsuan estreinatu zen ekoizpen hau ezin izan zen aurkeztu Matinéeetako pasa den denboraldian pandemiaren ondorioz. Aipatzekoa da, halaber, lurraldeko bi abesbatza izango direla kontzertu banatan: Akelarre Abesbatza eta Vocalia Taldea. Proposamen horiek guztiek menu erakargarri bat osatzen dute, eta bertan edonork aurki dezake bere altxor berezi eta propioa.

Jaitsi artisten argazkiak hemen.

Hona hemen Miramongo Matinéeen Denboraldiko egutegia:

 

 

Ensemble Oiassok inauguratuko du Matinéeen Denboraldi berria larunbat honetan

 

Euskadiko Orkestraren zazpi musikarik osatzen duten Ensemble Oiassok emango dio hasiera larunbat honetan, urriak 8, 11:00etan, Miramongo Matinéeen ziklo berriari, ‘Danubioko soinuak: Budapestetik Vienara’ izeneko kontzertuarekin. Laura Balboa (biolina), Delphine Dupuy (biola), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Paloma Torrado (kontrabaxua), Luis Cámara (klarinetea), François Proud (fagota) eta Cristian Palau (tronpa) dira taldekideak.

Ensemble Oiassok bi obra interpretatuko ditu Matinée honetan: Zoltan Kodalyren Hari triorako intermezzoa eta Ludwig Van Beethovenen Septiminoa.

Kodaly XX. mendeko hungariar konpositore garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Bere Intermezzoa, harizko hirukoterakoa, Denboraldiko lehen Matinée honen hasieran entzungo dena, 1905 ingurukoa da. Garai horretan hasi zituen musikagileak isolatutako herriak bisitatzeko bidaiak Hungariako abesti herrikoiak biltzeko xedearekin. Landa-lan horren guztiaren ondorioz, doinu folklorikoak paper garrantzitsua betetzen du Kodalyren musikan. Intermezzoan Hungariako benetako doinu folklorikoen soinuak ugariak dira, eta ez hainbeste ijito-musika, Brahms bezalako austriar eta alemaniar konpositoreek doinu hungariar gisa ezagun egin zuten musika. Mugimendu bakarreko obra honek serenata erlaxatu baten izaera du.

Kontzertu honetako obra nagusia Beethovenen Septiminoa izango da, 1800eko apirilean arrakastaz estreinatu zena haren 1. Sinfoniaren aurkezpena ere barne hartu zuen programa baten baitan. Espirituan eta forman, Septiminoak XVIII. mendeko divertimentoen ereduari jarraitzen dio, entretenimendu arinagoa mugimendu labur batzuetan. Hala ere, mugimendu ia sinfoniko batekin irekitzen da, sarrera geldo batekin, eta ondoren, bakarlarientzat aukera lirikoak eskaintzen dituen adagio batekin. Minuetoa Beethovenen Pianorako 2. Sonatako tema batean oinarritzen da, 1796an konposatua. Tema horretan, eta ondorengo bariazioetan, konpositore alemaniarrak eskura duen barietate instrumental guztia erabiltzen du. Tronpak scherzo landatarrari hasiera ematen dio, eta hirukotearen sekzio kontrastagarriak biolontxelorako melodia xarmanta aurkezten du. Martxa solemne batek amaierari bide ematen dio, presto argitsu eta dotore bat.

 

 

Abonamenduak eta sarrerak

 

16 kontzertuetarako abonamenduak 96 euroko prezioa orokorra du, eta 75,20 euroko tarifa berezia onuradunentzat (65 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherakoak, orkestrako beste zikloetako abonatuak, Kursaal Eszenako abonatuak, Kutxabankeko K26 eta K26+ txartelen titularrak, Eureka! Zientzia Museoko lagunak eta Musikene). Jada eskuragarri dago orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo euskadikoorkestra.eus webgunean.

Sarrera solteek 11 euroko prezio bakarra dute eta salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, eserleku librerik balego, orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahal izango dira dagokion kontzertuaren egunean.

 

 

Autobus-zerbitzua

 

Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du Matinéetara bertaratu nahi duen ororentzat. 10:25ean abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Apirila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
13 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
12. Matinéea: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 apirila, 2024 Larunbata, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Donostia
Misterioa
14 Ig
14 apirila, 2024 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
18 apirila, 2024 Osteguna, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Or
20 Lr
20 apirila, 2024 Larunbata, 19:00 h.
Abonu Denboraldia Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Die Ersten Menschen
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
26 apirila, 2024 Ostirala, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
27 Lr
27 apirila, 2024 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 13. Matinéea: Aurora Laukotea Donostia Sarrerak erosi
13. Matinéea: Aurora Laukotea
28 Ig
29 Al
29 apirila, 2024 Astelehena, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner
30 Ar
30 apirila, 2024 Asteartea, 19:30 h.
Abonu Denboraldia Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Mozart / Bruckner