Asteartea 23 Abuztua, 2022

‘¡De película!’, zine-musika Hollywoodeko izarrekin irailaren 1ean

‘¡De película!’, zine-musika Hollywoodeko izarrekin irailaren 1ean

Hamar egun baino ez dira geratzen Euskadiko Orkestra zinemaz jantz dadin Kursaal Auditoriumean (20:00) film arrakastatsuenetako batzuen soinu-bandak interpretatzeko: ‘Karibeko piratak’, ‘Titanic’, ‘Deabruzko panpina’, ‘The Mask’, ‘Erregearen hitzaldia’, ‘Bizitza ederra da’ eta beste asko. Bi aktore bikoiztailek Jack Sparrow, Forrest Gump, Jurgi VI.a eta Chucky bezalako pertsonaiei ahotsa jarriko diete eta zine-kontzertu zirraragarri honi benetakotasun handia emango diote.

Sarrerak salgai daude 25 eurotan euskadikoorkestra.eus-en eta Kursaaleko leihatilan.

¡De película! zine-musikako ikuskizuna da, adin guztientzakoa, eta zinema-proiekzio orotan ‘ikusezinak’ diren elementuekin jolasten du: musika eta pertsonaien ahotsak. Bertan Jack Sparrow kapitaina ezagutuko dugu —ordurako bere Perla Beltza Kontxan ainguratua izango du—, banku batean eseriko gara Forrest Gumpen ondoan bere bonboi-kaxa eskuetan duela, eta Mrs. Doubtfire in fraganti harrapatuko dugu, merengezko aurpegiko maskararekin.

Mundu guztiak ezagutzen dituen filmetako eszena mitiko horiek eta beste askok bizia hartuko dute Jordi Brau eta Luis Posada aktore bikoiztaileei ahotsen, Euskadiko Orkestraren musika interpretazioaren eta pantaila handi bateko irudien proiekzioaren bidez.

Valleseko Orkestra Sinfonikoak sortu zuen proiektua, harekin batera joateko propio idatzitako gidoi batekin, eta arrakasta handia izan du dagoeneko aurkeztu den kontzertu-areto guztietan. Orain Euskadiko Orkestrak kontzertu-formatu original eta desberdin hau hartuko du bere gain Donostian irailaren 1ean egingo den hitzordu bakar honetarako.

Jordi Brau Sean Penn, Nicolas Cage, Kenneth Branagh, Dennis Quaid, Robin Williams, Tom Cruise, Daniel Day-Lewis, Roberto Benigni eta Tom Hanks aktoreen bikoizlea da, besteak beste. Bestalde, Luis Posadaren ahotsak Johnny Depp, Jim Carrey, Adrien Brody, John Cusack edo Leonardo Di Caprio aktoreak interpretatzen ditu. Beren lokuzioa gaztelaniaz izango da, euskarazko azpitituluekin.

Kontzertuak Ruben Gimeno EGOren (Euskal Herriko Gazte Orkestra) zuzendaria izango du buru eta Laboral Kutxaren babesa izango du.

Sarrerak 25 eurotan daude salgai, euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan. Euskadiko Orkestrako abonatuek 20 euroko prezio murriztuan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak (gehienez bi).

 

 

Kontzertuaren fitxa

 

Irailak 1
Kursaal, 20:00
Sarrerak: 25€
euskadikoorkestra.eus / Kursaaleko leihatila

Euskadiko Orkestra
Aktore bikoiztaileak: Jordi Brau, Luis Posada
Zuzendaria: Rubén Gimeno

 

 

Egitaraua

 

  • Good morning Vietnam!: ‘What a wonderful world’, Bob Thiele / George Weiss
  • Deabruzko panpina: Joe Renzetty
  • The Mask: ‘Hey Pachuco’, Randy Edelman
  • Erregearen hitzaldia: ‘7. Sinfonia’, Ludwig Van Beethoven
  • Titanic: James Horner
  • Uztailaren lauan jaioa: John Williams
  • Mission: Impossible: Lalo Schiffrin
  • Mrs. Doubtfire: ‘Sevillako bizargina (Figaroren aria)’, Gioachino Rossini
  • Harrapa Nazak Ahal Baduk: 'Escapades', John Williams
  • Bizitza ederra da: Niccola Piovani
  • Karibeko piratak: Hans Zimmer
  • Forrest Gump: Alan Silvestri

 

 

'¡De película!'-ren babeslea

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al