
Donostiako 80. Musika Hamabostaldian parte hartuz hasiko du Orkestrak 19/20 Denboraldia
Abuztuaren hasierarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikariak oporretatik itzuli berri dira, eta Musika Hamabostaldian eskainiko dituzten kontzertuetan dute begirada jarrita.
Orkestrak abuztuaren 13 eta 15ean Pucciniren ‘Madame Butterfly’ opera interpretatuko du, abuztuaren 14an ganbera-formatuko kontzertu bat eskainiko du Getarian eta, amaitzeko, hilaren 24an Ravel, Sorozabal eta Bartoken obrak barne hartuko dituen kontzertu sinfoniko bat emango du.

Salgai 2019/2020 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak
Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019/2020 Abonu Denboraldiko kontzertu guztietarako sarrerak.

‘Elcano. Lehen mundu bira’ filmaren estreinaldia zineetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren soinu-bandarekin
Uztailaren 5ean zine-aretoetan estreinatuko da Dibulitoon estudioaren animazio film luzea, zeinaren soinu-bandan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak parte hartu duen Fernando Velázquezen zuzendaritzapean.

Barrococok fagotari emango dio protagonismoa azken Miramongo Matinéean
‘Mozart frantsesaren’, ‘Vivaldi txekiarraren’ eta Vivaldi originalaren obrekin, Barrococok Miramongo Matinéeen zikloaren 18/19 Denboraldi arrakastatsuari amaiera emango dio larunbat honetan, ekainak 8, 11:00etan, Orkestraren Miramongo egoitzan.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak edertasun handiko musika errusiarrarekin agurtuko du Denboraldia
Ikasturteko azken programan, Rakhmaninoven espezialista den interprete errusiar Alexei Volodinek haren ‘Pianorako 3. Kontzertua’-ri egingo dio aurre, piano-errepertorioko obra zailenetako bati, alegia. Robert Treviño titularrak zuzenduko dituen kontzertu hauek Txaikovskiren ‘5. Sinfonia’ gogoangarriarekin amaituko dira.

Dúo Ferrándezek eskainiko du Denboraldiko azken-aurreko Miramongo Matinéea
Pablo Ferrández (biolontxeloa) eta Sara Ferrándezek (biola) Bachen obrez osatutako errepertorioa interpretatuko dute maiatzaren 25ean 11:00etan Miramongo Auditoriumean izango den kontzertuan.
