Osteguna 06 Ekaina, 2019

Barrococok fagotari emango dio protagonismoa azken Miramongo Matinéean

Barrococok fagotari emango dio protagonismoa azken Miramongo Matinéean

‘Mozart frantsesaren’, ‘Vivaldi txekiarraren’ eta Vivaldi originalaren obrekin, Barrococok Miramongo Matinéeen zikloaren 18/19 Denboraldi arrakastatsuari amaiera emango dio larunbat honetan, ekainak 8, 11:00etan, Orkestraren Miramongo egoitzan.

Miramongo Matinéeak Denboraldiaren amaierara iritsiko dira larunbat honetan, ekainak 8, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean, Barrococok eskainiko duen ‘Baxua argitara aterako da’ kontzertuarekin. Taldea Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren sei kidek eta klabezin-interprete Charo Indartek osatzen dute. Orkestrako kideak honakook dira: Itziar Prieto (biolina), Anne-Marie Harmat (biolina), Mikel Ibañez (biolina), Delphine Dupuy (biola), Jon Larraz (biolontxeloa) eta Anne Charlote Lacroix (fagota).

Kontzertuan protagonismo berezia izango du fagotak. Instrumentu grabe hau baxu jarraitua jotzeko eta lidergoa daramaten instrumentuei laguntzeko sortu zen hasiera batean. Pixkanaka, ordea, instrumentu hau musikaren historian onarpen nabarmenagoa lortzen joan da izen handiko konpositoreen artean, eta obra askotan instrumentu nagusiaren rola jokatzera iritsi da.

François Deviennek konposatu zituen hiru Fagot, biolin, biola eta biolontxelorako kuartetoak, zeintzuetako hirugarrena entzungo den Matinée honetan, fagoterako idatzitako solista literaturaren adibide egokienetakoak dira. Mozarten Flauta eta harirako kuartetoen eredua oinarri hartuta eraikita daude obra hauek, eta horrek erakusten du besteak beste zergatik jaso izan zuen Deviennek sarritan ‘Mozart frantsesa’-ren goitizena.

Errepertorioko hurrengo obra Antonin Reichenauerren Biolin, biolontxelo, fagot eta continuorako kuartetoa izango da. Musikagile txekiarraren musika nahiko ezezaguna izan da gaur arte, baina gaur egun Txekiako musika barrokoaren egile nagusietakotzat hartzen da eta ‘Vivaldi txekiarra’ bezala izendatu izan dute.

Miramongo Matinéea Antonio Vivaldiren Biolin, biolontxelo (edo fagot), hari eta continuorako kontzertuarekin amaituko da. Ia seguru bera izan zen fagoterako bakarrik idatzitako lehendabiziko kontzertua sortu zuena, eta instrumentu horrentzat obra gehien egin dituen autorea ere bada: guztira 39, guztiak kalitate bikainekoak. Beste instrumentu batentzat bakarrik idatzi zituen lan gehiago: biolinarentzat. Hain zuzen, kontzertu honetako instrumentu solistak biolina eta fagota izango dira, nahiz eta ohikoagoa den obra honetako fagotaren zatia biolontxelo batek interpretatzea.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Azken kontzertu honekin Miramongo Matinéeen zikloak agur esango dio kalitate musikal altuko hitzorduz beteriko Denboraldi bati. Aipatzekoak izan dira, adibidez, duela gutxi Dúo Ferrándezek eskaini duen biolontxelo eta biola errezitala eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Robert Treviñoren batutapean eta Mojca Erdmann sopranoa ondoan zuela Austria eta Alemaniara biran abiatu aurretik eskaini zuen entsegu orokor irekia. Udako geldialdiaren ostean, Matinéeak irailaren 28an itzuliko dira.

 

 

Programa

 

François Devienne

Fagot eta harirako 3. kuartetoa [18’]

I. Allegro con espressione
II. Adagio, non troppo
III. Rondo. Allegretto poco moderato

 

Antonin Reichenauer

Biolin, biolontxelo, fagot eta continuorako kuartetoa [13’]

            I. Adagio
            II. Allegro
            III. Adagio
            IV. Finale. Allegro

 

Antonio Vivaldi

Biolin, biolontxelo (edo fagot), hari eta continuorako kontzertua [9’]

            I. Adagio
            II. Andante
            III. Allegro molto

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Otsaila

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 otsaila, 2026 Asteartea, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
11 Az
12 Og
13 Or
14 Lr
14 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 12:30 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
15 Ig
16 Al
17 Ar
17 otsaila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
18 Az
19 Og
19 otsaila, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
20 Or
20 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
21 Lr
21 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 9. Matinéea: Sibel Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
9. Matinéea: Sibel
22 Ig
23 Al
23 otsaila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
27 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Franck / Bruckner
28 Lr
28 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 10. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
10. Matinéea: Belharra
28 otsaila, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Vitoria/Gasteiz
Franck / Bruckner