Asteartea 02 Uztaila, 2019

‘Elcano. Lehen mundu bira’ filmaren estreinaldia zineetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren soinu-bandarekin

‘Elcano. Lehen mundu bira’ filmaren estreinaldia zineetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren soinu-bandarekin

Uztailaren 5ean zine-aretoetan estreinatuko da Dibulitoon estudioaren animazio film luzea, zeinaren soinu-bandan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak parte hartu duen Fernando Velázquezen zuzendaritzapean.

Fernando de Magallanes buru zuen espedizioa 1519an atera zeneko 500. urteurrena betetzen denean (espedizio hura 1522an amaitu zen, orduan bai, Juan Sebastian Elcano Getariako marinela buru zuela), aste honetan estreinatuko da Elcano. Lehen mundu bira animazio-filma, Ángel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoiztu duena. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 18/19 Denboraldiaren hasieran grabatu zuen soinu-banda, Joseba Beristain euskal musikagilea arduradun izan duena.

Grabazioa Miramongo Auditorioan egin zen Fernando Velázquez orkestra-zuzendari, biolontxelojole eta zine eta telebistako soinu-banen konposatzaile ezagunaren zuzendaritzapean. Elcano. Lehen mundu bira Orkestrak Velázquezekin grabatu dituen soinu-banda ugariei gehitu zaie. Azken aldian nabarmentzekoak izan dira, adibidez, Contratiempo (2017), Ocho apellidos vascos (2014) eta Un monstruo viene a verme (2016). Azken honekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Donostiako Orfeoiarekin grabatua, Jatorrizko Musika Onenaren Goya saria eskuratu zuen.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaz gain, pelikularen soinu-bandan Donostiako Orfeoiak, La Oreja de Van Goghek eta Enrike Solinís & Euskal Barrokensemblek ere parte hartu dute.

Elcano. Lehen mundu bira filma euskal ekoizpen bat da eta Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministerioa, ETB eta TVEren babesa du. 100 profesionaletatik gora aritu dira lanean 3D teknologiadun film luzean Angel Alonsoren zuzendaritzapean. Filmax-ek, pelikularen banatzailea eta nazioarteko salmenten enpresa arduradunak, Errusian, Txinan, Polonian, Ekialde Ertainean eta Turkian pelikula hedatzea lortu du.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig