
Imanol Olaizola zendu da
Apirilaren 18ko gauean hil zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren fundatzaile eta lehen Presidentea.

Partitura digitalak larunbateko Matinéean
Miramongo Matinéeak larunbat honetan, apirilak 21, 11:00etan, itzuliko dira denboraldiko hamahirugarren hitzorduan Arli du Daprik eskainiko duen Bi bioladun boskoteak izeneko kontzertuarekin. Arli du Dapri Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost kidek osatzen dute: Nathalie Dabadie (biolina), Delphine Dupuy (biola), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola), Irene Echeveste (biolina) eta Estíbaliz Ponce (biolontxeloa). Taldeak Michael Haydnen eta Johannes Brahmsen hari-boskote bana eskainiko du.

2018/2019 denboraldiaren aurkezpena
Robert Treviñoren lana titular gisa egin duen lehen urte honetan, baita konpromiso nabarmena ere, sei Abonu-kontzertutan parte hartuko baitu.
“Bariazioak” da Denboraldiaren ideia nagusia eta honek isla argia du irudi berrian: “begiradarekin entzuteko bariazioak”.

Simone Lamsma Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin estreinatuko da
Lawrence Fosterrek zuzendutako programa honako piezek osatuko dute: Ramon Lazkanoren azken orkestra-sorkuntza, Hondar; Benjamin Brittenen Biolinerako kontzertua, Lamsma biolin-bakarlari lanetan izango duena; eta Felix Mendelssohnen 4. Sinfonia “Italiarra”.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bordelera bidaiatuko du Orchestre National Bordeaux Aquitaine-ren Kontzertu Denboraldian orkestra gonbidatu aritzeko
Vladimir Kulenovicen zuzendaritzapean, Jean-Frédéric Neuburger pianojotzailea izango du bakarlari gonbidatu. Kontzertuak izango dira bihar osteguna eta ostiralean.
