
Euskadiko Orkestrak ‘Carmina Burana’ interpretatuko du Bilboko Musika-Música Jaialdian
Victor Pablo Perezen batutapean, eta Iruñeko Orfeoiarekin eta ahots bakarlari bikainekin batera, orkestrak ostiral honetan eskainiko du bere kontzertua, martxoak 6, 20:30ean, Euskalduna Jauregian.
Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdiaren 25. edizioa martxoaren 6tik 8ra egingo da mota guztietako publikoei zuzendutako ia 70 kontzerturekin, ohiko maratoi-formatuan.

Belharra izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Boskoteak Xostakovitx eta Schumannen obrak joko ditu larunbat honetan, otsailak 28, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goizetan
Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko ‘Arriaga / Strauss’ kontzertu-programarekin.

Marta Zabaleta eta Joana Carneiro izango dira Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonistak
Pianojole legazpiarrak Cesar Francken ‘Bariazio Sinfonikoak’ interpretatuko ditu Carneiro portugaldarraren batutapean, eta bigarren zatian orkestrak erronka handi bati egingo dio aurre: Anton Brucknerren ‘4. Sinfonia’.
Kontzertuak otsailaren 27an Iruñean eta otsailaren 28an Gasteizen izango dira.

Sibel boskotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Taldeak Françaix eta Pendereckiren obrak joko ditu larunbat honetan, otsailak 21, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin 2’ ekimenaren entseguek erdibidea gainditu dute
Asteazken honetan, otsailak 18, herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena izango da. Egindako lanaren emaitza martxoaren 13tik 18ra bitartean ikus ahal izango da Baluarte, Euskalduna eta Kursaaleko eszenatokietan, Euskadiko Orkestraren ondoan.
Adin eta erregistro askotako 132 ahotsak ekimenaren errepertorioa osatzen duten Sorozabalen ‘Euskalerria’, Bizeten ‘Carmen’-eko ‘Martxa eta korua’ eta Vivaldiren ‘Gloria’ partiturak ikasten ari dira.
- 1 of 151
- Noticias siguientes
