
Akelarre Abesbatza izango da larunbateko Miramongo Matinéearen protagonista
Euskal ahots gaztez osatutako abesbatzak, Euskadiko Orkestraren harpajole Ivan Bragado ondoan duela, askotariko obraz osatutako kontzertua eskainiko du larunbat honetan, martxoak 4, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Euskadiko Orkestrak Straussen ‘Don Juan’ eta ‘On Kixote’ interpretatuko ditu Bilboko Musika-Música Jaialdian
Robert Treviñoren batutapean, eta Alexey Stadler biolontxelojolearekin ‘On Kixote’ obrako solista gisa, orkestrak larunbat honetan eskainiko du bere kontzertua, martxoak 4, 18:45ean, Euskalduna Jauregian.
Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdiaren 22. edizioa martxoaren 3tik 5era egingo da mota guztietako publikoei zuzendutako 60 kontzerturekin, ohiko maratoi-formatuan.

Mahlerren ‘Bosgarrena’ eta Ramon Lazkanoren mundu mailako estreinaldi bat izango dira Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren protagonistak
Robert Treviñok zuzenduko ditu Mahlerren ‘5. Sinfonia’, aktualitate betean dagoena une honetako film nabarmenetako batean, ‘Tár’-en, agertzeagatik, eta Ramon Lazkanoren ‘Mare marginis’ pianorako kontzertuaren erabateko estreinaldia, Euskadiko Orkestrak, Radio Francek eta Koloniako Irratiaren Orkestra Sinfonikoak elkarrekin enkargatutakoa.
Sarrerak salgai daude otsailaren 17tik 23ra ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako.

Magia eta teknologia Euskadiko Orkestraren Gasteizko Musika Familian kontzertu berrietan
‘Ondinaren magia’ eta ‘Elkarrekin sortu’ dira Euskadiko Orkestrak Gasteizen eskainiko dituen ekoizpen propioak, familientzat sortuak.
Horietako lehenengoa saio bikoitzean (17:00 / 18:30) eskainiko da otsailaren 26an Garcia Lorca Antzokian eta bigarrena maiatzaren 7an (18:00) Principal Antzokian.

Aitorpen gutxiko emakume musikagile estatubatuarrei omenaldia larunbateko Miramongo Matinéean
Queentettas taldeak, Euskadiko Orkestrako hari-sekzioko lau musikariz eta Amaia Zipitria pianistaz osatzen denak, Denboraldiko bederatzigarren Matinéea eskainiko du larunbat honetan, otsailak 11, 11:00etan, Miramonen, eta Amy Beach eta Florence Pricen obra bana interpretatuko du. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Beethovenen ‘Bosgarren Sinfonia’ ezaguna izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonista
Dinis Sousaren batutapean, Euskadiko Orkestrak Beethovenen ‘5. Sinfonia’ joko du, konposizio entzutetsu eta interpretatuenetako bat, eta Alena Baeva izango du solista gonbidatu gisa Xostakovitxen ‘Biolinerako 2. Kontzertu’ konplexua interpretatzeko.
Sarrerak salgai daude otsailaren 3tik 9ra ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako.