Osteguna 02 Azaroa, 2023

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goiz guztietan

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goiz guztietan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko da irail amaieran Robert Treviñoren zuzendaritzapean emandako ‘Mahler 3’ kontzertu-programarekin; bertan parte hartu zuten ahotsen atalean Bilboko Koral Elkarteak eta Justina Gringyte mezzosopranoak.

Euskadiko Orkestrak eta EITBk orkestraren jarduera grabatu eta zabaltzeko duten konpromisoaren baitan, katearen larunbat goizetako tartera itzuliko da orkestra, Denboraldiko kontzertuak erakusten jarraitzeko.

Emisio-bloke berriak etenik gabe jarraituko du datozen bi hilabeteetan, eta 23/24 Denboraldiko kontzertu berrienak eskainiko ditu, aurreko denboraldiko beste berremisio batzuekin tartekatuta.

Honako hauek dira datozen kontzertuak (beti larunbatetan eta 11:00etan, Gabonetako data zehatzetan izan ezik):

  • Azaroak 4: MAHLER 3 (23/24). Robert Treviño / Bilboko Koral Elkartea / Justina Gringyte
  • Azaroak 11: (Berremisioa) GURE PATUA (22/23). Dinis Sousa / Alena Baeva
  • Azaroak 18: (Berremisioa) ESNAERA (22/23). Robert Treviño / Alexandre Tharaud
  • Azaroak 25: (Berremisioa) ANTSIETATEA (22/23). Roderick Cox
  • Abenduak 2: BRAHMS / XOSTAKOVITX (23/24). Stanislav Kochanovsky / Sergey Khachatryan
  • Abenduak 9: (Berremisioa) PASIOA (22/23). Karel Mark Chichon / Anne Gastinel
  • Abenduak 16: (Berremisioa) GAINDITZEA (22/23). Robert Treviño / Yulianna Avdeeva
  • Abenduak 23: (Berremisioa) MAMUAK (22/23). Roberto Fores / Easo Gazte eta Easo Gaztelania
  • Abenduak 25 (astelehena): RAVEL / FALLA (23/24). Juanjo Mena / Clara Mouriz / Alfonso Gómez
  • Abenduak 30: (Berremisioa) BOLÉRO, Eskola Kontzertua (22/23)
  • Urtarrilak 6: COPLAND / MAHLER (23/24). Juraj Valcuha

Datozen datak aurrerago emango dira ezagutzera. ETBk Euskalduna Jauregian grabatu ditu kontzertu guztiak, Eskola Kontzertuak izan ezik.

 

 

Eduki gehiago YouTube kanalean

 

Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du. Gaur egun, kanal honek 100 bideo baino gehiago ditu HDn, Euskadiko Orkestraren kontzertu sinfoniko onenekin, eta baita beste eduki batzuekin ere, hala nola kontzertu didaktikoak edo esparru sinfonikokoak ez diren beste euskal artista batzuekin egindako kolaborazioen bideoklipak.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Ekaina

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
17 ekaina, 2026 Asteazkena, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sariak
18 Og
19 Or
20 Lr
21 Ig
22 Al
22 ekaina, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
30 Ar