Berriak
Asteazkena 13 Urtarrila, 2021

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok berriz ekingo diote Denboraldiari Mozart eta Sibeliusekin

Iruñeko Baluarte Auditoriumeko kontzertuak berreskuratu dira eta, hortaz, hamabi hitzordu eskainiko ditu Euskadiko Orkestrak guztira ohiko lau hiriburuetan. Programa aldatu behar izan du orkestrak Behzod Abduraimov pianojoleak bere parte-hartzea bertan behera utzi ostean.

Ostirala 18 Abendua, 2020

Euskadiko Orkestra telebista iparramerikarraren eszenatokira igo da

Covid-19aren lehen olatuaren ondoriozko itxialdiaren ostean telebistan eman zuten 'Euskadiko Orkestra Martxan! 'denboraldi txikia osatu zuten zortzi kontzertuak Stage Access plataforma digital estatubatuarrean daude ikusgai, mundu osoko interprete eta orkestra handien edukiarekin batera.

 

Asteazkena 16 Abendua, 2020

Tangoa protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

Euskadiko Orkestrako musikariek osatutako Kuadrilla Lagunak boskoteak Piazzolla eta Gallianoren tangoak interpretatuko ditu Denboraldiko seigarren Matinéean, larunbat honetan, abenduak 19, 11:00etan, Miramonen.

Asteazkena 16 Abendua, 2020

Euskadiko Orkestrak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Getxon

Getxora egingo duen hogeita hamargarrengo bisitan, Euskadiko Orkestrak, Andoni Martinez Barañano tenorrarekin batera, Algorta auzoari eskainitako abesti bat estreinatuko du, Fernando Velazquezek konposatua eta Unai Elorriaga idazlearen hitzekin. Txaikovski eta Johann eta Josef Straussen obra ezagunek eta gabonetako ohiko beste kantu batzuek osatuko dute Juan Jose Oconek zuzendutako kontzertu honen egitaraua.

Asteartea 15 Abendua, 2020

Euskadiko Orkestrak 20/21 Denboraldiko kontzertuetako obrak YouTubera igoko ditu gaurtik aurrera

Euskadiko Orkestrak gaur ekin dio 20/21 Denboraldian interpretatzen ari den obrak bere YouTubeko kanalean argitaratzeari, Schuberten '2. Sinfoniarekin’. ETBk grabatutako kontzertuak dira eta ETB2n ere ematen ari dira.

Osteguna 03 Abendua, 2020

Mefisto Laukoteak eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéea

Euskadiko Orkestrako musikariek osatzen duten taldeak Bartok eta Beethovenen kuarteto bana eskainiko du larunbat honetan, abenduak 5, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean.