Ostirala 18 Abendua, 2020

Euskadiko Orkestra telebista iparramerikarraren eszenatokira igo da

Euskadiko Orkestra telebista iparramerikarraren eszenatokira igo da

Covid-19aren lehen olatuaren ondoriozko itxialdiaren ostean telebistan eman zuten 'Euskadiko Orkestra Martxan! 'denboraldi txikia osatu zuten zortzi kontzertuak Stage Access plataforma digital estatubatuarrean daude ikusgai, mundu osoko interprete eta orkestra handien edukiarekin batera.

 


Euskadiko Orkestra Stage Access arte streaming zerbitzu berrian dago presente. Harpidetza bidezko plataforma digitale honek kontzertuak, opera, dantza eta antzerkia eskaintzen ditu. Albiste honekin batera doan irudian ikus daitekeenez, Euskadiko Orkestrak Katia Buniatishvili, Lang Lang, Berlingo Filarmonikoa edo Vienako Filarmonikoa bezalako interprete eta orkestra garrantzitsuekin partekatzen du espazioa aipatu plataforman.

 

Euskadiko Orkestrak eta EiTBk elkarrekin ‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ izenburupean aurtengo maiatz eta uztaila bitartean eskaini zituen emisioak jarri ditu Stage Access plataformak eskuragai bere harpidedunentzat. Covid-19 pandemiaren lehen olatuaren eta horren ondoriozko itxialdiaren ostean lehendabizikoz eszenatokira itzuli zen orkestra aipatu ekimen horri esker. Euskadiko Orkestra Estatuko lehen orkestra eta Europako lehenengoetakoa izan zen martxan jartzen eta eszenatoki gainean berriz biltzen, eta horrek Stage Accessen interesa piztu zuen. Une hartan, tamaina txikiko orkestrarekin (gehienez 50 musikarirekin) ateak itxita 8 kontzertuko denboraldi txiki bat eskaini zuen, lehendabizi ETB2n eta ondoren orkestraren YouTubeko kanalean, zeinean 10.000 bistaratze baino gehiago pilatu dituen.

 

Orain, Mozart, Mendelssohn eta Brahmsen lanak biltzen dituen mini-denboraldi hau, Robert Treviñok zuzendu zuena, Stage Accessen ere eskuragarri dago (oraingoz, Ipar Amerikan eta Erresuma Batuan bizi direnentzat baino ez da eskuragarri). Aliantza horri esker, Euskadiko Orkestrak Ipar Amerikako merkatuan ezagutzera eman ahal izango du bere burua.

 

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Otsaila

1 Ig
2 Al
3 Ar
4 Az
5 Og
6 Or
7 Lr
8 Ig
9 Al
10 Ar
10 otsaila, 2026 Asteartea, 09:45 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
11 Az
12 Og
13 Or
14 Lr
14 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 12:30 h.
Musika Gela Nire ama antzara Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Nire ama antzara
14 otsaila, 2026 Larunbata, 19:00 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
15 Ig
16 Al
17 Ar
17 otsaila, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
18 Az
19 Og
19 otsaila, 2026 Osteguna, 11:15 h.
Musika Gela Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Eskola Kontzertuak: Nire ama antzara
20 Or
20 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
21 Lr
21 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 9. Matinéea: Sibel Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
9. Matinéea: Sibel
22 Ig
23 Al
23 otsaila, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Beste jarduera batzuk ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
24 Ar
25 Az
26 Og
27 Or
27 otsaila, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Franck / Bruckner
28 Lr
28 otsaila, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 10. Matinéea: Belharra Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
10. Matinéea: Belharra
28 otsaila, 2026 Larunbata, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Franck / Bruckner Joana Carneiro Vitoria/Gasteiz
Franck / Bruckner