Berriak
Astelehena 08 Otsaila, 2021

Euskadiko Orkestrak ekainera arteko programazioa birdiseinatu du Iruñean berreskuratutako bi programarekin eta berri batekin

Euskadiko Orkestrak ekainera arteko programazioa birdiseinatu du, Denboraldiko kontzertu kopuru handiena mantentzeko asmoz. Semyon Bychkov eta Judith Jáuregui bezalako artista ezagunen parte-hartzea iragartzen du orkestrak.

Astelehena 08 Otsaila, 2021

Euskadiko Orkestrak Iruñean itxiko du bihar ‘Bizirik’ programa

Ruth Reinhardtek zuzenduko du kontzertu bikoitz hau bihar, otsailak 9, 18:00etan eta 20:15ean, Baluarte Auditoriumean, Brahms, Smetana eta Dvoraken lanekin.

Euskadiko Orkestrak ekainera arteko programazioa birdiseinatu du Baluarten. Azaroan eta abenduan galdutako bi programa berreskuratu du eta guztiz berria den beste programa bat iragartzen du.

Osteguna 28 Urtarrila, 2021

Schumann eta Kats-Cherninen pianodun kintetoak larunbateko Miramongo Matinéean

Queentettas taldeak, Euskadiko Orkestrako hari-sekzioko lau musikariz eta Amaia Zipitria pianistaz osatzen denak, Denboraldiko zortzigarren Matinéea eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 30, 11:00etan, Miramonen.

Asteazkena 27 Urtarrila, 2021

Euskadiko Orkestrak aurrera darrai zailtasunak zailtasun

Aurrera jarraitzeko konpromisoarekin ekingo dio Euskadiko Orkestrak Denboraldiaren bigarren zatiari, antolakuntzan ahalegin handia eginez, baina bere publikoarekin konektatuta jarraitzeko asmoarekin.

Ekainera arteko programazioa kasuistika, ordutegi eta programa desberdinekin birdiseinatu ostean, orkestrak Denboraldiko ohiko 50 kontzertu beharrean 100 eskainiko ditu guztira, abonatuengana eta publiko guztiarengana iristeko helburuarekin, eta sarrera solte batzuk ere jarriko ditu salgai horretarako.

Ostiral honetan hasiko da hurrengo kontzertu-programa, 'Bizirik', Ruth Reinhardten zuzendaritzapean.

Asteazkena 27 Urtarrila, 2021

Euskadiko Orkestrak ‘Bizirik’ programa eskainiko du

Ruth Reinhardt zuzendariaren eta Augustin Hadelich biolinjolearen debuta eta Mikel Urquizaren Mis monstruos marinos obraren estreinaldia izango dira 10 kontzertuko programa berri honen protagonistak.

Osteguna 14 Urtarrila, 2021

Hofmann, Bruch eta Prokofieven obrak larunbat honetako Miramongo Matinéean

Miramon Ensemble taldeak, Euskadiko Orkestrako hari eta haize-sekzioetako zazpi musikariz eta Julia Siciliano pianistaz osatzen denak, Denboraldiko zazpigarren Matinéea eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 16, 11:00etan, Miramonen.