Asteazkena 08 Apirila, 2020

Euskadiko Orkestrak ‘Agur Jaunak’ klasikoaren bertsio berri bat aurkeztu du etxetik

Agur Jaunak eta Andreak
Agur Jaunak eta Andreak

Kontzeptu eraberrituarekin eta kutsu unibertsalarekin, Euskadiko Orkestrak bere elkartasun-mezua prestatu du pandemia-garaian. Emaitza 'Agur Jaunak eta Andreak' da, Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchesterrean lan egiten duen musikari italiar batek inspirazio bruckneriarrarekin egindako bertsioa. Musikak, koronabirusak bezala, ez du mugarik.

#EuskadikoOrkestraEtxean ekimenaren baitan, euskal orkestrak leihoa ireki du Agur Jaunak eta Andreak izenarekin birbataiatutako klasikoaren bertsio berritua eskaintzeko. Kantu herrikoi hori elkartasunaren eta batasunaren euskal ereserki unibertsal moduko batean bihurtu da. ‘Agur’ hori ez da despedida bat, errespetu- eta errekonozimendu-agurra baizik. EHUk duela urte gutxi berritutako bertsio honen letrak herritar guztien berdintasuna defendatzen du. Zailtasun- eta ziurgabetasun-garai hauetan, maitasunaren eta guztion arteko elkartasunaren aldeko kantua da hau, eta asmo horrekin aurkeztu eta zabaldu nahi izan du orkestrak.

Bertsio berri hau NDR Elbphilharmonie Orchesterreko (Hanburgo) tronboijole bakarlari Simone Candottok sinatu du. Candotto Alemanian bizi eta lan egiten duen musikari italiarra da eta, Xabier de Felipe bere adiskide euskaldunak lagunduta (Alemaniako orkestran lankide izan ziren biak eta gaur egun de Felipe Euskadiko Orkestrako musikaria da), euskal kultura besarkatu zuen duela bi urte obra honen bertsioa egitea erabaki zuenean. Obra berritu honek barne hartzen duen izaera unibertsal eta nazioartekoaren erakusgarri argia da, eta ezin garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa da horrelako mezu bat bizi ditugun garaietan, non musikak, koronabirusak bezala, ez baitu mugarik.

Alemaniako orkestraren sorpresazko bisa

Orain Euskadiko Orkestrak aurkezten duen Agur Jaunak eta Andreak-en bertsio hau bis gisa interpretatu zuen duela bi urte Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchesterrek Musika Hamabostaldian eskaini zuen kontzertuan. Candottok sortu zuen bere orkestrarentzat une hartarako, Xabier de Felipek hala proposatu ostean.

Candottoren Agur Jaunak Brucknerren 7. sinfoniaren elementuetan inspiratuta dago. Bere egileak hala dio: "Wagneriar tubak entzun daitezke sinfonian bezala, eta obra Mi maior tonalitate berean idatzita dago. Biolinen tremoloa hasieran, baita biolontxeloek eta lehen tronpak honen gainean interpretatzen duten motiboa ere, oso antzekoak dira bi kasuetan. Zalantzarik gabe, Agur Jaunak-en moldaketa honek Brucknerren antzeko ñabardurak erakusten ditu orkestrazioan, harmonietan eta bere koloreetan". Candottok bertsio hori entzun du Euskadiko Orkestraren eskutik, eta "erabat hunkituta" sentitzen dela dio.

Ikusi bideoa hemen

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Maiatza

1 Or
2 Lr
3 Ig
4 Al
5 Ar
6 Az
7 Og
8 Or
9 Lr
10 Ig
10 maiatza, 2026 Igandea, 18:00 h.
Musika Gela Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Sarrerak erosi
Arriaga bizi da
11 Al
12 Ar
13 Az
14 Og
15 Or
16 Lr
17 Ig
18 Al
19 Ar
20 Az
21 Og
22 Or
22 maiatza, 2026 Ostirala, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
23 Lr
23 maiatza, 2026 Larunbata, 11:00 h.
Miramongo Matinéeak 15. Matinéea: Tango berria Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
15. Matinéea: Tango berria
24 Ig
25 Al
25 maiatza, 2026 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ar
26 maiatza, 2026 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
27 Az
27 maiatza, 2026 Asteazkena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
28 Og
28 maiatza, 2026 Osteguna, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Bernaola / Mendelssohn
29 Or
30 Lr
31 Ig