Berriak
Asteazkena 13 Azaroa, 2024

Kristiina Poska zuzendariak eta Baiba Skride biolinjoleak zapore baltikoa emango diote Euskadiko Orkestraren hurrengo programa sinfonikoari

Estoniar zuzendaria lehendabizikoz arituko da Euskadiko Orkestraren buru, Fauré, Sibelius eta Schumannen obrez osatutako programa batean. Azken honen ‘Biolinerako Kontzertua’ interpretatuko du bakarlari letoniarrak, hainbat urteren ostean orkestrara itzuliko dena, nazioarteko izar batean bilakatuta.

Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri hau azaroaren 15etik 22ra izango da Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon, eta sarrerak salgai daude.

Osteguna 07 Azaroa, 2024

Liberty Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Hari- eta piano-boskoteak XX. mendeko britainiar ganbera-musikako bi obra nabarmen eskainiko ditu larunbat honetan, azaroak 9, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Osteguna 07 Azaroa, 2024

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goiz guztietan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko da irail amaieran Robert Treviñoren zuzendaritzapean emandako ‘Aldave / Mahler’ kontzertu-programarekin.

Astelehena 04 Azaroa, 2024

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok disko berria aurkezten dute, ‘American Opus’, Ondine diskoetxeak argitaratua

Ondine zigiluak (Naxos Taldea) argitaratutako disko berria azaroaren 1etik dago salgai, eta ‘Americascapes’ bildumaren bigarren atala da. Bilduma horren helburua da oso ezagunak ez diren konpositore amerikarren lanak ezagutaraztea. Lehen atalak, 2021ekoak, arrakasta handia lortu zuen nazioarteko kritikaren artean.

Disko berri honek George Walker, George Crumb eta Silvestre Revueltasen obrak hartzen ditu barne.

Asteartea 29 Urria, 2024

Juanjo Menak Mozarten ‘Klarineterako Kontzertua’ zuzenduko du Euskadiko Orkestraren podiumerako itzuleran

Mark Simpson Estatu Batuetako klarinetejole ospetsuak Mozartek bizitzan osatu zuen azken orkestra-lanari helduko dio, ezagun dena ‘Out of Africa’ filmaren soinu-bandan agertzen delako. Simpsonek Kari Kriikku klarinetejolearen lekua hartu du, osasun-arazoak direla medio ezin izango baitu finlandiarrak hasiera batean programatutako Saariahoren ‘D’om le vrai sens’ interpretatu.

Schuberten ‘9. Sinfonia, Handia’-k osatuko du Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri hau. Kontzertuak urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean izango dira Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, eta sarrerak salgai daude.

Osteguna 24 Urria, 2024

Kup Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Abesbatzak testu sakratuetatik abiatutako obra sorta zabal eta askotarikoa hautatu du larunbat honetan, urriak 26, 11:00etan, Miramonen izango den kontzerturako. Sarrerak bukatu egin dira.