Asteazkena 03 Iraila, 2025

Euskadiko Orkestrak Otoño Musical Soriano jaialdiaren 33. edizioa inauguratuko du bihar

Euskadiko Orkestrak Otoño Musical Soriano jaialdiaren 33. edizioa inauguratuko du bihar

Elena Sancho Pereg, Marife Nogales eta Vocalia Taldeak osatuko dute ahots-taldea François Lopez-Ferrerrek zuzendutako kontzertuan. Bihar izango da, irailak 4, 20:00etan, Soriako Audientziaren Jauregian.

Euskadiko Orkestra laugarren aldiz itzuliko da Soriara eta Estatuan musika klasikoko jaialdien artean lekua egitea lortu duen jaialdi batera: Otoño Musical Soriano. Edizio berri hau Odon Alonso musikari eta konpositore handiari eskaini nahi izan dio jaialdi soriarrak.

Ostegun honetan, irailak 4, 20:00etan, Audientziaren Jauregian, orkestrak Felix Mendelssohnen Uda-gau bateko ametsa interpretatuko du. Mendelssohnek bizia eman zion partitura honen bidez William Shakespeareren izen bereko obrari. Obertura ospetsua bere gaztaroko lumatik jaio zen, eta hamasei urte geroago, konpositore alemaniarrak amodioa goraipatuz ametsak eta errealitatea elkartzen diren komedia honetarako partitura osatu zuen, Eztei Martxa bezalako doinu unibertsalak gordetzen dituena. François Lopez-Ferrer, Gustavo Dudamelen ikaslea eta 2024ko Solti Sariaren irabazlea, euskal ahots-talde baten buru izango da: Elena Sancho Pereg eta Marife Nogales abeslariak eta Vocalia Taldea 40 emakume-ahotseko abesbatza.

Programa hau Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean ere gozatu ahal izango da, 2026ko maiatzean, orkestraren Denboraldi Sinfonikoaren baitan.

 

 

Otoño Musical Soriano

 

Jaialdi hau gehien espero den hitzorduetako bat bihurtu da bere musika eskaintzari esker. Kalitate eta estilo ugaritasunagatik nabarmentzen da eta urteetan zehar aintzatespen ugari jaso izan ditu. Otoño Musical Sorianoren edizio berria irailaren 4tik 26ra bitartean egingo da eta XX. mendeko espainiar kulturako bi egile nabarmeni omenaldia egingo zaie bertan: Antonio Machado poetari, bere jaiotzaren 150. urteurrenean, eta Odon Alonso maisuari, konpositore, zuzendari eta jaialdiaren bultzatzaile izandakoari.

Musika sinfonikoa, ganbera musika, flamenkoa, jazz latinoa, antzinako musika eta errepertorio garaikidea uztartuz, Jaialdiak Espainiako Orkestra Nazionala, Midori, Paquito D’Rivera, Ramón Ortega Quero, Iñaki Alberdi, Cuarteto Casals, Die Singphoniker, Yerai Cortes eta Zagrebeko bakarlariak ere hartuko ditu.

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Abuztua

1 Lr
2 Ig
3 Al
4 Ar
5 Az
6 Og
7 Or
8 Lr
9 Ig
10 Al
11 Ar
12 Az
12 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Arriaga harrigarria
13 Og
14 Or
15 Lr
16 Ig
17 Al
18 Ar
19 Az
19 abuztua, 2026 Asteazkena, 20:00 h.
Beste jarduera batzuk Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema Erik Nielsen Donostia Sarrerak erosi
Musika Hamabostaldia: Berliozen Requiema
20 Og
21 Or
22 Lr
23 Ig
24 Al
25 Ar
26 Az
27 Og
28 Or
29 Lr
30 Ig
31 Al