Asteartea 09 Iraila, 2025

Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak ‘Kontzertua & Proiekzioa’ eskainiko dute larunbat arratsaldean, irailak 20

Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak ‘Kontzertua & Proiekzioa’ eskainiko dute larunbat arratsaldean, irailak 20

Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostiako Zinemaldiak Euskadiko Orkestrak Zinemaldiaren baitan eskainiko duen zinemako musikaren kontzertua aurkeztu dute. Belodromoa Zinemaldiaren lehen larunbatean irekiko da musikazale, zinemazale, eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta film horien eszenen muntaketa elkartzen dituen ikuskizuna eskaintzeko. 

Ikus-entzunezko plazerez betetako ordu eta laurdeneko tartea izango da, irailaren 20ean (larunbata), arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa da.

Zinemako musikaren kontzertua jada klasiko bihurtu da Donostiako Zinemaldian; finkaturik dago Belodromoko proposamenen artean (zalantzarik gabe, gainera, Zinemaldiko eszenatokirik ezagunena da, 3.000 eserlekuko edukierarekin). Juan José Ocón zuzendari donostiarra arduratuko da zinemaren eta soinu-banden arteko topaketa jendetsu honetan Orkestra zuzentzeaz beste behin. Kontzertu berri honetarako, Euskadiko Orkestrak Easo Abesbatza gonbidatu du, eta soinu-banda hauetan hartuko du parte: DragonKeeper, La casa de papel, Parecido a un asesinato eta El capitán Trueno y el Santo Grial.

Aurtengo Kontzertua & Proiekzioa kontzertuak hainbat motatako ikus-entzunezko lanetarako idatzitako eta egokitutako zazpi lan biltzen ditu:

Film hauetako soinu-banda originalen laburpenekin gure zinemaren historiari keinua egiten dion kontzertua izango da: La fierecilla domada, El ruiseñor de las cumbres, El secreto de Mónica, Cabriola eta Las chicas de la Cruz Roja, Augusto Alguerók konposatuak eta Claudio Iannik moldatuak; Los futbolísimos 2, Miguel Ángel Lamataren filma (2018), Alba S. Torremocharen musikarekin; La boda de Rosa, Iciar Bollainek (2020) zuzendua eta Vanessa Garderen bandarekin; Dragonkeeper, Salvador Simó eta Li Jianpingen film luzea (2023) Arturo Cardelúsen musikarekin; Jesus Colmenarren La casa de papel seriea, Ivan M. Lacámararen musikarekin; eta Luis Ivarsen konposizioak film luze hauentzat: Parecido a un asesinato (Caminar en el tiempo abestia), Blanca Paloma eta JP Polorekin batera zuzendua, eta El capitán Trueno y el Santo Grial, biak Antonio Hernández Nuñezek zuzenduak (2025 eta 2011).

Aurreko urteetan bezala, kontzertuan ikusizko elementu bat gehituko da: musika pelikuletako eszena-muntaketa baten proiekzioarekin uztartuko da 400 m2-ko pantailan, eta muntaketa hori Morgancrea taldeak sortu du kontzertu honetarako espresuki. Gainera, hainbat konpositore kontzertuan izango dira Belodromoko oholtzan beren lana aurkezteko.

Sarrera doakoa da eta zure gonbita irailaren 13tik 19ra jaso beharko da Zinemaldiak Kursaal jauregian duen informazio-puntuan, 09:00etatik 20:00etara, edo Boulevardeko Donostia Turismoren bulegoan, astelehenetik larunbatera 09:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 14:00etara. Azken sarrerak (eskuragarri badaude) Belodromoko leihatiletan jaso ahal izango dira kontzertuaren egunean goizeko 10:00etatik aurrera.

 

 

Euskadiko Orkestra Zinemaldiarekin

 

Urteetan zehar, Euskadiko Orkestra modu askotan egon da presente Donostia Zinemaldian Bere parte-hartze nabarmenetako bat 2012ko edizioan egin zuen, Orkestrak mundu osoan ospetsua den Juan Antonio Bayonaren The Impossible filmaren soinu-bandaren zuzeneko estreinaldian parte hartu zuenean (Fernando Velázquezek sortutako partiturarekin). Hurrengo urtetik aurrera, 2013tik aurrera, Orkestra modu jarraituan hasi zen zinema-musikako kontzertua zuzenean eskaintzen, lehenik Miramongo egoitzan, eta 2015etik aurrera Belodromoan. Toki horretan bertan eskainiko du kontzertua aurten ere. Zinema-musikako kontzertuen hamarkada honetan, Orkestrak hainbat film luzeren soinu-bandak interpretatu ditu, besteak beste: Handia, Errementari, Arrugas, Pájaros de Papel, Los crímenes de Oxford, Tadeo Jones 2, Mientras dure la guerra, Buñuel en el laberinto de las tortugas… Guztira, gure zinemako pelikulen 70 soinu-banda baino gehiago interpretatu eta erakutsi ditu denbora honetan Euskadiko Orkestrak. Gainera, aipatzekoa da Orkestrak Zinemaldiaren sintonia grabatu zuela 1991 eta 1992ko edizioetan.

Zinemaldian daukan parte-hartze sendoaz gain, Euskadiko Orkestrak filmetako musikarekin lotutako lan handia egin du. Aipatzekoak dira Patria eta Maixabel filmen soinu-banden grabazioak, bai eta aurreko film batzuenak ere, hala nola A Monster Calls —Fernando Velazquezek 2016ko jatorrizko musika onenaren Goya saria jaso zuen—, Ocho Apellidos Vascos, Contratiempo, Submergence, eta abar.

 

 

SGAE Fundazioa, zinemarekin bat

 

2012az geroztik, SGAE Fundazioak Made in Spain sail ez-lehiakorra antolatzen du beste batzuekin batera. Sail horrek azken urtean ekoitzitako Espainiako filmen aukeraketa bat biltzen du, estreinatuak izan ala ez, eta Zinemaldiak plataforma bikaina eskaintzen die nazioartean hedatzeko. Lan horiek irailaren 23tik 27ra bitartean proiektatuko dira Madrilgo Berlanga Aretoan.

Bestalde, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) sortutako Fundazioak Dunia Ayaso Saria ematen du Zinemaldiaren baitan, genero-ikuspegidun gidoi onenarentzat. 2012an hil zen kanariar zuzendariaren omenez antolatutako sari horiek bederatzigarren edizioa beteko dute 2025ean.

Bestalde, SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluak Euskal Gidoigile Onenaren Saria babesten du. Sari hori Zinemaldiaren baitan urtero ematen du Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak.

 

 

Musikagileak

 

Augusto Alguerók (1934-2011) solfeoa eta harmonia ikasi zituen bere jaioterrian, Bartzelonan. Piano-jotzaile gisa lehen urrats artistikoak egin zituen irratian eta telebistan, eta bere lehen arrakasta, Niña, 1959an ikusi zuen argia, Marco Antonio Muñizek interpretatua. Boleroa eta XX. mendeko 60-70eko hamarkadetan oso konposizio komertzialak egiten lagundu zuen (Chica ye-ye, Noelia, Tonbola), horietako batzuk ereserki bihurtu zirela. Los Bravos, Jeanette edo Julio Iglesiasentzako abestiak sinatu zituen, eta 1969an Eurovision jaialdiko orkestra zuzendu zuen.

Benidormekoa bezalako jaialdietan (hainbat ediziotan musikagile eta musika- zuzendari izan zen han) eta jaialdietatik kanpo kolaborazio nabarmenak egin zituen Massiel, Raphael, Concha Velasco, Joan Manuel Serrat, Rocio Jurado eta Estatuko kantagintzako beste artista handi batzuentzat.

50 film baino gehiagotarako soinu-bandak konposatu zituen (komedia, drama, musikala), adibidez, Los santos inocentes (1984) edo La escopeta nacional (1978) film luzeetakoak, Mario Camus eta Luis García Berlangarekin batera. Telebistarako ere lan egin zuen, dozenaka programa eta telesailetarako gortinak eta pasarteak sortuz. Zalantzarik gabe, bere ondarea konpositore gisa geratzen da, 500 abesti baino gehiago baititu erregistratuta. XX. mendeko espainiar abesti arina delakoaren konposizioan erabateko eminentziatzat jotzen da, eta bere musikak herri-kulturan irauten du hainbat belaunaldiren barrena, hunkigarria, dotorea eta aintzatetsia izateaz gain, ugaria baita.

Besteak beste, BMI saria jaso zuen Peneloperengatik (1998 LatAm) eta Musika Akademiaren Ohorezko Saria 2005ean, baita ere. 2003ko apirilean Homenaje diskoa atera zen, Alguerók berak konposatutako 17 kantuz osatua eta María Jiménez, Fangoria edo Papá Levante bezalako artista ezberdinek abestua. 2011n hil ondoren, Espainiako historiarako eta musika-ondarerako zati txiki bat baino ezagutzen ez den ondarea geratu zela esan genezake.

 

--

 

Alba S. Torremocha (Salamanca, 1993) konpositore, zuzendari eta multi- instrumentistaren soinuak orkestra-egitura konplexuak eta melodia gogoangarriak uztartzen ditu, musika-atmosfera paregabe eta liluragarriak sortuz. Gaztea izan arren, bere lanak mundu osoan zehar estreinatu dira, eta pelikuletarako, telebistarako edo bideojokoetarako egindako soinu-bandek nazioarteko jaialdietan aipamenak eta sariak jasotzen jarraitzen dute, nonahi.

Formazio eredugarri bati eutsiz, Albak biolina, konposizio klasikoa eta zuzendaritza ikasi ditu Europan. Bere promozioaren buru gisa graduatua dugu Euskadiko Goi-mailako Musika Eskolan, Musikenen. Handik igaro ondoren, Zinemarako Konposizioko masterra egin zuen New Yorkeko Unibertsitatean (NYU). Rotary International delakoak 'Urteko Gaztea' Sariarekin aitortu du. Bide batez, Billy Joel Scholarship eta Elmer Bernstein Sariak ere jaso ditu New Yorken. 2016an, NYU Symphonyren egoitza lortu zuen.

Willowave proiektuaren baitan garatzen duen alorra izanik, industria zinematografikoan egindako ibilbidea eta ikerketa psikoakustikoa uztartzen ditu.

www.dawnlightstudios.com

 

--

 

Bestelako aitorpen akademikoren artean, Vanessa Gardek (Iruñea, 1984) Magna Cum Laude graduazioa jaso zuen Zinemarako Musika Konposizioan, Berkleen (Boston, AEB, 2010), eta ohore handienak lortu zituen Madrilgo Erret Kontserbatorioan, Piano eta Interpretazioan hain zuzen. 100 zinema eta ikus- entzunezko proiektu baino gehiagotan egin du lan, besteak beste, Exodus (Ridley Scottek zuzendua), Todos tienen un plan (Viggo Mortensenekin), La fría luz del día (Bruce Willisekin edo Sigourney Weaverrekin) eta El cuervo (John Cusack protagonista) filmetako banda sonoroetan.

Telebistan NBCren The Titan Games delako musikagintzan (The Roc Dwayne Johnsonek aurkeztua), Amazonen Parot seriean, Antena 3eko Galerias Velvet delakoan (Netflixkoa berau ere) edo Telecincoren Lo que escondían sus ojos telesailaren bandan.

Bere kolaborazio musikalak aipatzerakoan Alberto Iglesias, David Newman, Lucio Godoy, Joey Newman, Roque Baños, Federico Jusid, K.C. Porter, Remote Control (Hans Zimmerren konpainia), Jeff Russo edo MuMo Productions bezalako egileekin estuki lan egin duela esan dezakegu. Zenbait artistarekin ere partekatu ditu proiektuak, estudioko lanetan zein zuzenekoetan: Placido Domingo, David Bisbal, Sabina, Maluma edo Natalia Lafourcade, besteak beste.

103 urtetan La Pamplonesa banda zuzentzerik izan duen lehen emakumea dugu. Erabateko kontzertuak zuzendu ditu Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Iruñeko Orfeoiarekin. Londres, Budapest eta Los Angeles hirietan grabazio saioak zuzendu ditu. Bost urte baino gehiagoz irakasle laguntzailea izan zen Berklee- Valentzian. Musika-ekoizpena eta musikarako teknologia irakasten ditu ikus- entzunezko baliabideetan, eta ESMUC, Música Creativa, Katarina Gurska edo SGAE Fundazioarekin kolaboratzen du. Gaur egun, Madrilen, Nafarroan, Valentzian eta Los Angelesen egiten du lan.

www.vanessagarde.com

 

--

 

The Wrap-en aburuz Los Angelesen (Kalifornia) bizi den Arturo Cardelusen Buñuel en el laberinto de las aceitunas filmerako konposatutako soinu-banda bere sasoian onena izena zen, berorrekin Annecyko Jaialdian Musika Onenaren Saria irabazi zuen eta Goya eta IFMCA (Zinema Musika Kritikarien Nazioarteko Elkartea) sarietarako ere izendatu zuten. Cardelusek In a Heartbeat, Llámame Francisco Netflixen minisail originala, Billy Zane protagonista duen Centurion XII drama eta Esteban Crespo Oscar Sarietarako izendatuak zuzendutako Netflix bereko Black Beach thrillerraren musika ere konposatu ditu.

Bere lan berrienen artean dira: Descendants (Disney), Dragonkeeper — Jatorrizko Musika Onenaren Goya Sarirako beste izendapen bat jaso duena —, Frida Kahlo izeneko erakusketa inmersiboa eta Terra Alta saileko soinu banda, Javier Cercasen eleberrietan oinarritua, azken hau. Bere lanik ospetsuenetako bat, Con Aire de Tango, Berlingo Filarmonikako Bakarlarien enkargu bat izan zen, eta NAXOSen disko batean argitaratu zen, konpositorearen ganbera-musikako beste lan batzuekin batera hain zuzen. 2016an, Londresko Royal Academy of Musiceko kide izendatu zutenean, aitortu zioten kontzertu-musikaren arloan egindako ibilbidea.

Madrilen jaioa, pianoa ikasi zuen Londresko Royal Academy of Music delakoan, Budapesteko Franz Liszt Akademian, Salamancako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Guadalajarako Kontserbatorio Profesionalean. Ondoren, bere karrera zinemarako konposizio eta musikagintzara bideratu zuen, Bostongo Berklee College of Music-en trebatuz, non summa cum laude graduatu baitze, konposizio saileko sari nagusia jasoz.

www.arturocardelus.com

 

--

 

Ivan M. Lacámara (Zaragoza, 1977) musikari-familia batean jaiotako diziplina anitzeko musikagile eta ekoizlea dugu. Soinu-banden konposizioan espezializatua, hainbat serieren partitura konposatu eta ekoitzi du, hala nola: Un paso adelante, Los hombres de Paco, El Barco, El embarcadero, Sky Rojo, Vis a vis, Zorro, Laura y sus misterios eta La casa de papel, berau, mundu mailako arrakasta. Bere musika hainbat orkestrak interpretatu eta grabatu dute (Sevillako Erret Orkestra Sinfonikoa, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa, Budapest Symphony Orchestra, City of Prague Philharmonic Orchestra, Savaria Symphony Orchestra, etab.), baita Europako zinemaldi garrantzitsuenetako batzuetan interpretatu ere (Fimucité, Fimucs, Mosma, Sonafilm, Arena Film Music Festival).

Camile Award 2022 (ECSA) Europako saria eman diote telebista-serierako soinu- banda onenari, hain zuzen ere, La casa de papel filmerako egindako musikagatik, eta hiru aldiz irabazi du Espainiako ikus-entzunezkoentzako Musika Saria (Musimagen), baita 2019ko Jerry Goldsmith Award saria delakoa ere.

Azken urteotan Berklee Valencia, SGAE Fundazioa, LabSeries Valencia, Musimagem Brasil, Fimucité, Mosma, Fimucs eta Loyola University bezalako erakundeek antolatutako hainbat hitzalditara gonbidatu dute. Hemen Musika ekoizpenean eta sorkuntzan Gradua ematen du irakasle asoziatu gisa.

www.ivanmlacamara.com

 

--

 

Luis Ivars (Alacant, 1960) sortzaile eta interprete gisa definitzen badu zerbaitek, bere eklektizismoa da. Musika klasikoan hasi zenetik, pop, blues, rock, jazz, musika etniko edo elektronikoa bezalako estiloetatik igaro dira bere esperientzia musikalak. Hogei urtez, teklatu jotzaile lanak egin ditu Estatuan eta nazioartean (Mediterraneo, Danza Invisible taldeetan adibidez), eta 90eko hamarkadan zinemarekin partekatzen hasi zen horren propioa zaion egile-jarioa. Harrezkero, ehun bat soinu-banda osatu ditu pelikuletarako, dokumentaletarako, film laburretarako, telesailetarako, museo-erakusketetarako, bideodantzarako eta antzerkirako (Tabarka, Tiempos de Azúcar, La Dama Boba, El Capitán Trueno y el Santo Grial, Parecido a un Asesinato edo 22 Ángeles, besteak beste). Horietako zenbait lanek Goya Sarietan 2015eko, 2016ko eta 2017ko izendapenak ekarri dizkiote.

Antzinateko musiketan murgildua denez ere, soinu-paisaiak sortu ditu nonahi, museo arkeologikoetan entzun izan diren hamaika erakusketetarako: Marq museoa (Europako museorik onena 2004), La Valltorta (Tirig, Castelló), Madrilgo Erkidegoa, Valentzia, Lisboa, Huelva eta Neanderthalen Haranean, besteak beste. Sortzaileen elkarteen eta berorien garrantziaren defendatzaile sutsua da Musimagen, Ikus-entzunezkoetarako Konpositoreen Espainiako Elkartearen Ohorezko Presidentea, eta FFACE delakoaren (Federation of Film & Audiovisual Composers of Europe) presidente izan dela. ECSAko (European Composers & Songwriters Alliance) Ohorezko Presidenteordea da, eta 2019tik Ikus- entzunezkoen Aliantzaren buru da, ikus-entzunezkoen profesionalen Estatuko federazio handiaren burua, alegia. Azkenaldian erdietsitako sari eta aipamenen artean honako hauek nabarmentzen dira: Alacanteko Nazioarteko Zinema Jaialdiko Irudiarentzako Musika Saria (2025), Miguel Hernández Saria ikus- entzunezko kulturaren esparruan finkatutako ibilbide profesionalagatik (2021, baita Alacanteko Zinemaldian ere) edo Alacanteko Ateneoko Ohorezko Domina (2017).

Hurrengo ekitaldiak

Kontzertuak eta Sarrerak Iraila

1 Al
2 Ar
3 Az
4 Og
5 Or
6 Lr
7 Ig
8 Al
9 Ar
10 Az
11 Og
12 Or
13 Lr
14 Ig
15 Al
16 Ar
17 Az
18 Og
19 Or
20 Lr
20 iraila, 2025 Larunbata, 18:00 h.
Beste jarduera batzuk Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Zinemaldia: Kontzertua & Proiekzioa
21 Ig
22 Al
23 Ar
24 Az
25 Og
26 Or
27 Lr
28 Ig
29 Al
29 iraila, 2025 Astelehena, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Vitoria/Gasteiz
Berlioz / Ravel
30 Ar
30 iraila, 2025 Asteartea, 19:30 h.
Denboraldi Sinfonikoa Berlioz / Ravel Stefan Blunier Donostia / San Sebastián Sarrerak erosi
Berlioz / Ravel