
Haize izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista
Euskadiko Orkestraren haize-sekzioko interpreteek osatutako boskoteak programa heterogeneoa eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 14, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Izaik Gabonetako errepertorio barrokoarekin ospatuko du larunbat honetako Miramongo Matinéea
Izai ganbera-taldeak, gehienbat Euskadiko Orkestrako interpreteek osatutakoak, Eguberri giroa jarriko du Corrette eta Vivaldiren obrekin, larunbat honetan, abenduak 17, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Mendelssohn familiaren talentu handia izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean
Euskadiko Orkestrako interpretez osatutako Minerva Laukoteak Fanny Mendelssohn eta Felix Mendelssohn anai-arreben hari-kuarteto bana eskainiko du larunbat honetan, abenduak 3, 11:00etan, Miramonen egingo den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

‘Elkano’ proiektuaren itxierak eta Brucknerren ‘Zortzigarrenak’ osatuko dute Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa ‘Handiena’
‘Carmina Burana’-k izan berri duen arrakastaren ostean, Euskadiko Orkestra kontzertu-programa berri batekin dator, musikaren handitasuna jorratuko duena balentria musikal bikoitz baten bidez: ‘Elkano: Mundubira musika bidelagun’ proiektuaren amaiera eta Brucknerren eta haren 70 minutuko asmo handiko ‘Zortzigarren Sinfonia’.
Abenduaren 1etik 9ra ohiko lau hiriburuetan Robert Treviñok zuzenduko dituen kontzertu guztietako sarrerak salgai daude.

Belharrak eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéea
Euskadiko Orkestrako interpreteez osatutako laukoteak Franz Schuberten bi hari-kuarteto eskainiko ditu larunbat honetan, azaroak 26, 11:00etan, Miramonen egingo den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goiz guztietan
Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko da azaro hasieran Roberto Foresen zuzendaritzapean emandako ‘Mamuak’ kontzertu-programarekin. Bertan nabarmentzekoak dira Gary Carpenterren ‘Mamu kantak’ obraren estreinaldia Easo Gazte eta Easo Eskolaniarekin batera eta Txaikovskiren ‘Laugarrena’.
Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du.